Westminsterreko laurdenak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Westminsterreko laurdenak (ingelesez Westminster Guarters) Karilloidun erlojuen sintoniarik ohikoena dira, ordu laurden bakoitza eta ordu puntuak seinalatzeko. Guztira, letradun 4 ahapaldik osatzen dute, laurden bakoitzeko bat, eta, tradizioaren arabera, erlojuak bere sintonia jotzen duen bakoitzean abesten da. Westminsterreko kanpai-hotsak (Westminster Chimes) edo Cambridgeko laurdenak (Cambridge Quarters) bezala ere ezagutzen dira, antzinako kokapenagatik, St. Mary the Great, Cambridge.

Sintonia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintonia 4 laurdenek osatzen dute eta kanpai baten behe-soinua, Big Ben izenekoa, ordu bakoitzeko behin jotzen duena, beraz, 5etan 5 aldiz joko du eta 12etan 12 aldiz. Sintonia aldatu egiten da laurdenen kopuruaren arabera, hau da, 12: 00ak badira sintonia osoa entzungo da eta hamabi kanpai-hots, 12: 15ak badira lehen laurdenaren sintonia entzungo da, 12: 30ak badira bi laurden joko dira eta 12: 45ak badira, berriz, 3 laurden. Jarraian, partiturak ikus ditzakezu notekin:

Ordu eta laurdena: (1)
 \relative c'' {\time 5/4 \key e \major gis4 fis e b2 |}
Ordu eta erdia: (2) (3)
 \relative c' {\time 5/4 \key e \major e4 gis fis b,2 | e4 fis gis e2 |}
Ordu laurden gutxiagoa: (4) (5) eta (1)
 \relative c'' {\time 5/4 \key e \major gis4 e fis b,2 | b4 fis' gis e2 | gis4 fis e b2 |}
Ordua puntuan: (2) (3) (4) (5) eta "Big Ben" kanpai-hotsa
 \relative c' { \time 5/4 \key e \major e4 gis fis b,2 | e4 fis gis e2 | gis4 e fis b,2 | b4 fis' gis e2 \clef bass || \time 4/4 e,1^"Big Ben" | e1 | e1 }

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]