Wikipedia:Bozketak/Ikus ere atalarentzako izena

Wikipedia, Entziklopedia askea
  • Gaia: Euskarazko wikipediako artikuluetan itxura estandar bat mantendu asmoz, sarritan errepikatzen diren atalek izenburu berdina izan beharko lukete. Ikus ere delako atal horrek izenburu desberdin ugari izan ohi dituela antzeman nuen. Hori dela-eta, eztabaida luze baten ondoren, zerbait erabaki beharra dago. Euskaltzaindiak honen inguruan ezer erabaki ez duen arren, erabilpen orokorra Ikus dela esan didate, edo bestela Ikus, gainera erabiliko luketela:
    Euskaltzaindiak ez du inolako araurik edo erabakirik gai horri buruz. Ohiko erabilera, hala ere, ikus soilaren aldekoa da, eta horixe da egokiena. Bestela, ikus, gainera, erabiltzea gomendatzen dizuet.
    Beraz, bi hauetako bat hautatu beharko genuke. Bozkatu Ados "Ikus" soilik jartzeko, eta Aurka "Ikus, gainera" jartzeko.
  • Lankidea: TXiKi
  • Iraupena: Apirilaren 23tik maiatzaren 7ra.
  1. Ni Ikusi ere jarriko nuen baina beno Ikus bozkatuko dut. Ikus gainera gaztelaniazko veáse encima esan nahi du-eta. Kabri, (erantzunak hemen) 19:01, 23 Apirila 2006 (UTC)
  1. Ikus soilik jartzea ez zait gustatzen. Ikus gainera ere ez da egokiena nire ustez, Ikus halaber hobeto deritzot. Edo Ikusi, baita ere Keta ?! 16:27, 24 Apirila 2006 (UTC)
  2. Aukera bi hauetatik, Ikus, gainera jartzearen aldekoa nahiz. Ikus birzuzenpen bat iruditzen zait eta ez informazio gehigarria erakusteko bidea (hiztegiko ohiturarengatik).—Barrie 18:50, 24 Apirila 2006 (UTC)
  3. Nik ere nahiago dut Ikus, gainera, Barrierekin erabat ados nago. -Eliana 13:12, 27 Apirila 2006 (UTC)