Wikipedia:Erabiltzaile txantiloiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Crystal kthememgr.svg Hau lankide kutxatxo bat da.

Erabiltzaile txantiloiak gure erabiltzaile orrian jarri ahal ditugun lankide kutxatxoak dira. Bertan gure hizkuntza ezagutzak, sinesmenak, afizioak, pentsaerak eta beste hainbat datu jarri ahal ditugu. Txantiloi hauen helburua gure erabiltzaile orrian guri buruzko informazioa jartzea da, modu azkar eta ikusgarri batean.

Nola erabili[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzaile txantiloiak
Crystal kthememgr.svg Hau lankide kutxatxo bat da.



adibide Taulatxo baten adibidea da hau.


Wikipediako erabiltzaile orrialdean Erabiltzaile txantiloiak jartzeko era kutxak apaletan jartzeko eraren antzekoa da. Horretarako Apalategi bat sortu behar dugu.

Apalategi bat sortzeko honako tresnak ditugu:

Hasieran, beraz, goiko apala txantiloia jarriko dugu. Ondoren nahi ditugun kutxa guztiak. Bukatzeko beheko apala txantiloia jarriko dugu. Kutxa gehiegi direla uste baduzu edo atalka banatu nahi badituzu erdian apala txantiloia jarri ahal duzu.

Kutxa berriak sortzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerta liteke kutxa berri bat sortu behar izatea. Horretarako {{taulatxo oinarria}} erabili beharko dugu. Gehiago jakiteko ikus ezazu txantiloiaren erabiltze moduak.

Txantiloi berri bat sortu baduzu aurretik zegoen beste batean oinarritu zaitezke. Adibidez {{lankide ateo}} erabili dezakezu. Ikusten baduzu behekaldean kategoriak ditu eta hau ideia ona da erabiltzaileak taldekatzeko garaian.

Txantiloia mundu guztiak erabiili ahal izateko Txantiloi:nahi duzuna moduan jarri behar diozu izena. Horrela beste guztiek {{nahi duzuna}} jartzerakoan zuk egindako txantiloia agertuko da.

Kutxa berria sortu duzunean gogora ezazu sailkatu ahal duzula eta, egotekotan, bere kategoriako galerian ere jarri ahal duzula (ikus azpian).

Kutxa galeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]