Wikipedia:Jakinarazpenak/Eskertzea

Wikipedia, Entziklopedia askea

«Eskertu» estekak beste wikilari baten edizioa eskertzeko modu erraz eta laster bat ematen dizu. Horrela eskertzeko bi modu daude:

  1. Orriaren historiara joanda, edizio bakoitzaren eskuinean dagoen «Eskertu» esteka sakatuta.
  2. Edizioen arteko aldeak bistaratzen dituen orrira joanda (adibidez, hau) «Hauxe da oraingo bertsioa [...]» hasten den lerroaren bukaeran dagoen «Eskertu» esteka sakatuta.

Wikilari anonimoen edizioak ezin dira eskertu.