Wikipedia:Sariak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ohitura da wikipedian erabiltzaileek egindako aparteko ekarpenei sariak ematea edo gutxienez zoriontzea. Horretarako izar berezi batzuk, ingelesez barnstar izenekoak, ematen dira erabiltzaile orrietan.

Honetaz gain, badaude beste sari "informalago" batzuk, lankide berriei ematen zaizkienak. Honek ez du esan nahi denbora gehiago daramaten wikilariek baino gutxiago laguntzen dutela. Izan ere, eta jakin beharko zenuke, kopuruak ez du asko axola. Edozein ekarpen eskertuko dizugu.

Nola eman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikilari batek aparteko lan bat edo txikiak baina asko egiten dituela saritzeko jarri txantiloia, beheko zer idatzi zutabean azaltzen den kodeaz baliatuz, jasotzailearen erabiltzaile orrian. Izan eskuzabala eta saritu merezi duena!

Izarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudia Zer idatzi Deskribapena
Izar arrunta {{Izar arrunta|zure mezua. —~~~~}} Izar arrunta

Izar hau, Wikipediako lehena, ekarpen onak saritzeko ematen da; jendeak jakin dezan beraien lana ikusi eta eskertzen dela.

Izar arrunta Martin Harper lankideak sortu zuen 2003 urteko abenduaren 19an eta Silsorek aldatua 2004ko otsailaren 17an.

Aldaketa txikien izarra
{{Aldaketa txikien izarra|zure mezua. —~~~~}} Aldaketa txikien izarra

Aldaketa txikiei ez zaie garrantzi asko ematen sarritan baina ezinbestekoak dira. Izar honekin ezagutzera emango duzu hau, ezinbestekoak direla eta eskertzen dela.

Aldaketa txikien izarra Spencer195 lankideak sortu zuen 2004ko uztailaren 13an. Geroago, MattTMek zerbait moldatu zuen.

Ontasunaren izarra {{Ontasunaren izarra|zure mezua. —~~~~}} Ontasunaren izarra

Izar hau bereziki adeitsuak eta onak diren wikilarientzako da. Beti haserreetatik aldentzen saiatzen direnentzat hain zuzen.

Ontasunaren izarra TheCustomOfLifeek sortu zuen 2004ko abuztuaren 2an.

Txantiloien izarra {{Txantiloien izarra|zure mezua. —~~~~}} Txantiloien izarra

Izar hau txantiloietan lan asko egiten duten wikilarientzat dago pentsatua.

Txantiloien izarra Smurrayinchesterek sortu zuen 2006ko urtarrilaren 8an.

Argazkilariaren izarra {{Argazkilariaren izarra|zure mezua. —~~~~}} Argazkilariaren izarra

Izar hau argazkien arloan ekarpen nabarmenak egin dituena saritzeko erabiltzen da.

Argazkilariaren izarra Gruntek sortu zuen 2004ko azaroaren 27an.