Wikipedia:Txokoa/2005eko abendua

Wikipedia, Entziklopedia askea

2005 urteko abenduan, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Andaluzak ere bere wikipedia[aldatu iturburu kodea]

Hala da bai, andaluzek ere bere wikipedia propioa egiteko asmotan daude. Oraingoz orrialde hau besterik ez dute: Wikipédia an andalú baina wikipedia bat egiteko bozkaketa bat egiten ari dira hemen. Nik dakidala andaluza gazteleraren bariante bat da, baino ez nekien hizkuntza bat zela. Katalana edo galiziera, baita ere asturiera, hizkuntzak dira baina andaluza? Gainera sar zaitezte wikipedia den horretan eta parre pixka bat egiteko ondo etorriko zaizue... Badirudi hitz guztiak azentu edo tildeak dituztela orrialde honetan: [1] eta bapatean probazko honetan adibidez ia ez du azenturik jaja nola da posible hau? fundamentu gutxi ikusten diot wikipediari. Hurrengo wikipedia zer izango da euskañolez?: Caixo, arrachaldeon eta ongui etorri... baina tira beraiek jakindo dute zer egin nahi duten. "Ai un kreziente numero de proyektoh gwikipedikoh. Argunoh krezen rapidamente, pero otroh todavia parezen nehezitá un empuhe" ia euskara ematen du... --Kabri 11:18, 1 Abendua 2005 (UTC)

Egunen orrialdeak[aldatu iturburu kodea]

Egunen orrialdeetako egutegia 2004. urtekoa da. Egun guztiak gaizki daude beraz; egun bat atzeratuak. Eskuz aldatu behar al dira egutegi txantiloiak? --Kabri 20:16, 12 Abendua 2005 (UTC)

Txantiloi berriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Asiako herrialdeen txantiloia (hori da "template", ezta?) egitera noan, baina ez nago ziur egin beharko nuen ala ez. Hau da, behin txantiloia aginda, eskuz sartu behar da herrialde bakoitzean, edo automatikoki egiten duen zerbait dago eta horri abisatu behar zaio ala zer? Txantiloia egitearekin bakarrik nahikoa da, edo zerrenda baten sartu behar al da? Behin ziur nagoenean, gustora egingo ditut. Eskerrikasko laguntzagatik. Keta 11:54, 13 Abendua 2005 (UTC)

Kontinenteetako txantiloirik ez dugu erabiltzen. Herrialde bakoitza kontinentearen kategorian sartzearekin nahikoa da. Dudarik badago galdetu ;) --Kabri 19:59, 13 Abendua 2005 (UTC)
  • Agur, nun aurkitu ditzaket txantiloi guztien sailkapena? Mila esker. Julen Maneros 20:51, 13 Abendua 2005 (UTC)
  • Hemen batzuk topatu ditzazkezu, ez daude guztiak baina edozertako balio badizu... Hala ere, txantiloien bat zehazki bilatzen ari bazara galdetu ea badakigun zerbait ;) --Kabri 19:58, 13 Abendua 2005 (UTC)
  • Zehazki non da hemen? Eskerrik asko. Julen Maneros 16:23, 14 Abendua 2005 (UTC)?

Kategorie buruz[aldatu iturburu kodea]

Agur t'erdi. Nire partez gutxika artikulo batzuk betetzen nabil, batzun zerrendan famatuan daudenak eta beste batzuk ez. Dena dela ere, kategoria zerrendari begiratu bat heman diot eta kategoria larregi ikusten ditut. Adibidez, afrikako geografia, afrikako estatuak etab. Jada berandu izango da, baina nire ustez hobe da kategoria zerrenda laburragoa izatea ez ditugu hainbeste artikulo eta. Proposatuko nuke, egiten ditugun kategoriak egunkarietan edo ikaskuntzan hemanten diren gaiekikoak izatea. Hau da, kategoria zabalak egitea: adibidez --> geografia, kultura, kirolak, historia, kimika, fisika etab. Artikulo gehiago ditugunean joan genezake zehazten. Zer uste duzue zuek? Julen Maneros 12:00, 15 Abendua 2005 (UTC)?

Arazoa da kategoriak aldatzea lan handia dela. Hau da, kategoria orokor batzuk baino ez baditugu jartzen, gero kategoria zehatzagoetara aldatzeko artikulu guztiak aldatu behar dira. Horregatik, kategoriak aldez aurretik zehaztea erabaki genuen. Horretarako beste wikipedietan egin duten lana ikuskatu genuen. Horrela, artikuluen kopurua txiki nahiz haundi izan arren, kategoriak finkatuta daude. --ziberpunk 09:17, 16 Abendua 2005 (UTC)
Horrela pentsatu arrazoia duzu. Guztiz ados nago. Bi gauza: "infobox" motako txantiloirik badugu? Ze norabidetan dago Wikipedia orain? Hau da, EH-ko herriak betetzen edo 1000 artikuluen zerrenda? Zein da lehentasuna? Ondo izan. Julen Maneros 14:00, 16 Abendua 2005 (UTC)
Infobox izenarekin justu usten dut ezetz. beste wikipediatan dagoeneko txantiloi hori ere ezabatu dute hobeagoak sortuz, baina hemen oraindik ez dago horrelakorik ez baitira erabiltzen. Herrialdeen orrientzako adibidez, "estatua" edo horrelako txantiloiak erabiltzen dira. Wikipediaren norabideari buruz, uste dut, Wikipedia guztiek eduki behar duten artikuluen zerrendatik hasi behar garela. Hori betetzerakoan, egingo ditugu beste artikulu guztiak. Ia wikipedia ertain eta handi guztietan zerrenda hori osaturik dute eta gurean oraindik erdia ere ez dago sorturik. Eta gure Wikipedia ertainen artean nahi badugu, beintzat zerrenda base hori bete egin beharko dugu. --Kabri 17:33, 16 Abendua 2005 (UTC)

Estatu federala[aldatu iturburu kodea]

Estatu federala: Estatu federaletan lurraldeko egitura politikoak dira burujabetza politikoaren jabe eta, interes komunak direla medio, beren subiranotasunaren parte bat estatu horien guztien gainetik dagoen egitura politiko bati, gobernu eta erakunde politiko federalei, uzten diote. Federazioan sartzen diren estatuek itun bat sinatzen dute, estatu federalaren konstituzioa, eta horren arabera banatzen dituzte botereak. Jatorrizko estatu federalek beretzat gordetzen dituzte botere batzuk eta gobernu federalari uzten dizkiote beste batzuk.

Eta hau zertara dator?¿? --Kabri 19:01, 18 Abendua 2005 (UTC)

Wikipeditzalen lanei iruditzen zaizkiela badago aspaldiko adibideak?[aldatu iturburu kodea]

"Artikulu" hau berriro ipintzeko eskatu dit Asun Undabeitia lankideak. Inork zentsurik harrapatzen al dio? Nik behintzat, ez diot inongo esanahirik hartzen. Asun, edo beste inork, azaldu ditzala "artikulu" honek zertarako balio duen entziklopedia batean. Mila esker, eguberri on guztioi! --Kabri 16:52, 24 Abendua 2005 (UTC)

Azpikategoriak sortzen[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Euskarazko wikipedian hasiberria naiz eta orain "Wikipedia guztiek eduki behar duten artikulo zerrenda" abiapuntu bezala hartuta beste wikipedietatik euskarara artikuluak itzultzen hasi naiz. Sima Qian-en artikulua itzultzen nabil gutxika-gutxika. Edozein iradokizun izan ezgero kontaktatu nirekin mesedez. Nire galdera zera da: Artikulua idazle eta historialari kategorietan sartu ditut baina Txinako historialariak kategoria ere sortu dut. Nola egin dezaket Txinako Historialariak kategoria Historialariak kategoriaren azpikategoria izateko? Agian, euskarazko wikipediak artikulu gutxi dituenez agian oraingoz nahiago izango duzue agian artikulu gutxi batzuetarako hainbeste kategoria (eta azpikategoria) ez sortzea? Eskerrik asko. --Lankide:Aiol --Aiol 13:12, 29 Abendua 2005 (UTC)

Kaixo Aiol, nire ustez Txinako Historialariak kategoria ez dago beharrikan sortzeko. Izan ere, herrialde bakoitzeko historialarien kategoriak egin behar baditugu... agian 100 kategoria berri egin beharko lirateke historialariei buruz; hobe da denak kategoria orokor batean ezartzea. Gutxi baitira eta horrela errazago izango da aurkitzea denak orrialde batean agertzen badira. Kabri, (erantzunak hemen) 14:07, 29 Abendua 2005 (UTC)
Bale, guztiz ados. Baina hala ere noizbait azpikategoria bat sortzeko beharra ikusten badut, nola egin dezaket? Eta beste alde batetik, nola jarri daiteke artikulua zirriborroa dela Loturaren izenburua artikulu honetan egiten den bezala? Lankide:Aiol, --Aiol 12:27, 30 Abendua 2005 (UTC)

cont. ala jarrai. ?[aldatu iturburu kodea]

Aupa, baliteke lehenago galdetua izana baina hemen ikusi daitekeen moduan, azpi kategoriak alfabetikoki ordenatzen ditu, baina H eta H jarraipena edo honen laburpen bat jarri ordez gaztelaniaz jartzen du (H eta H cont.) Ez dakit hori aldatzeko modurik baden?

Pentsatzen dut baietz, dena den begiratuko dut;) Kabri, (erantzunak hemen) 13:33, 27 Abendua 2005 (UTC)
Aldatu dut; "jarrai." ordez, "jarraipena" ipini dut toki nahikoa dagoelako. Kabri, (erantzunak hemen) 17:23, 28 Abendua 2005 (UTC)

Dastatze orria ALA frogetarako orria?[aldatu iturburu kodea]

"Prueba" hitza literalki itzuli da, baina kontestutik at gelditzen den era batean. Hau horrela, :hurrengo testuarekin topo egiten dugu: "Artikulu berriak egiten ikas ezazu, dastatu dastatze :orrian..."
Hobe litzateke "frogatu frogetarako orrian" balitz. —Aiol (Eztabaida)