Wikipedia:Txokoa/2006ko abuztua

Wikipedia, Entziklopedia askea

2006 urteko abuztuan, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Proposamen bat dut, askotan eztabaidatzen ditugun hitzen idazkera egokiekin artikulu bat sortzea. Hau da, artikulu bat egitea, eta bertan idatzi orain arte eztabaidatu edo argitu ditugun hitzen erabilera egokiak, Honela ez genuke behin eta berriz galdetu behar eta azkenerako hiztegi antzeko zerbait lortuko genuke lankide guztien mesederako. Zein iritzi duzue?.--Landalan 14:35, 1 Abuztua 2006 (UTC)

Printzipioz, jarraitu beharreko arauak euskaltzaindiarenak dira hitzen idazkeran, beraiek arautzen baitute hau dena (zerbaitetarako egingo dute). Dudarik badago euskaltzaindiaren orrian begiratu dezakezu. Arazoa horrela ere ezin bada konpondu, eztabida orriak erabili daitezke. Dena den, uste dut ez dudala ongi ulertu idatzi duzuna eta eskertuko nizuke gehiago azalduko bazenu hiztegi horrena. Mila esker.—Barrie · (erantzunak hemen) 15:12, 1 Abuztua 2006 (UTC)

Bai arrazoi duzu euskaltzaindiaren arautegia jarraitu behar genuke. Ez nekien euskaltzaindiak interneten orria zuenik arauak azaltzeko. Baina ongi etorriko litzateke edozein lekutan ipintzea: Ortografia zalantzaren bat izatekotan ikusi euskaltzaindiaren orrian. Nire proposamena nahiz eta ez baliagarria izan hauxe zen, inoiz beste lankidei argitu dizkiguzuen zalantza guztiak artikulu batean biltzea zalantzak ez errepikatzeko. Eskerrikasko zure atentzioagatik.--Landalan 15:19, 1 Abuztua 2006 (UTC)

Bai, hobeto leku argia batean. Politikak azaltzen diren orria leku hona da euskaltzaindiarena azaltzeko.—Barrie · (erantzunak hemen) 15:28, 1 Abuztua 2006 (UTC)

Ados nago, bertan gehitu dut.--Landalan 15:41, 1 Abuztua 2006 (UTC)

Letra grekoak[aldatu iturburu kodea]

Hainbat wikipediatan letra grekoak letraren ikurrera berbideratzen dira; hau da, eta (greko) izan beharrean, Η (ez konfunditu Hrekin) da artikuluaren izenburu nagusia. Hau egin genezake letra greko bakoitzak hainbat idazkera izan ditzakelako gure idazteko eran. Zer iruditzen zaizue?

Adibidez: Α alfa edo alpha eta Η eta edo ita idatz daitezke.

Erabakia bozketaz erabaki baino, hemen eztabaidaren bidez erabaki nahiko nuke.—Lankide:Pello

Idazkerena birzuzenketekin konpondu daitekeela uste dut. Beste artikulu batzuetan ere berdin gertatzen da. Zure proposamenari arazo bat ikusten diot: erraz nahasten dira Α eta A. Egia esan, begien aurrean berdinak dira. Berdin beste hizki batzuekin. Birzuzenketin ez litzateke arazorik egon beharko.—Barrie · (erantzunak hemen) 13:34, 16 Abuztua 2006 (UTC)
Egia esateko, nahasgarriegia izango litzateke. Esaten nuen letra arrunten artikuluen izenburua letra bera bazen letra grekoena ere izan ahal zelako.--Pello, beldur barik 20:34, 29 Abuztua 2006 (UTC)

Aupa denoi! Ernest Rutherfordi buruz ari naiz idazten, baina nere arridurarako "Rutherford" bakarrik bilatuta, ez da agertzen, "Ernest Rutherford" idatzita baizik! nola egin dezaket Wikipediak nere artikulura eramateko "Rutherford" edo "Ernest Rutherford" idatzita?

Horretarako birzuzenketak erabiltzen dira. Aldaketak egitera zoazenean, ikur desberdinak azalduko zaizkizu behekaldean laguntza bezala. Horien artean #REDIRECT [[]] aurkitzen da. Zure kasuan, Rutherford orriak Ernest Rutherford-era lotu dezan honela idatzi behar duzu Rutherford orrian (lotura gorri honetatik abiatu zaitezke):
#REDIRECT [[Ernest Rutherford]]
Ondoren, gorde eta bilaketa bat hasten baduzu Rutherford izenarekin ikusiko duzu nola Ernest Rutherford-era eramango zaituen. Izenburuaren azpian, letra txikerrekin (Rutherfordetik berbideratua) edo horrelako zerbait agertuko da. Galileoren kasua ikus zenezake adibide gisa.—Barrie · (erantzunak hemen) 13:19, 30 Abuztua 2006 (UTC)

Barnie: fenomeno, eginda eta badabil. Baina zergatik erderaz (gazteleraz ta ingelesez gutxienez) rutherford bilatuta zuzenean daramazu nonbaitera eta euskeraz orri berri bat sortu behar dugu ta gero berbideratu? ez al dago "hitz" klabe bilatzailean jarrita zure orrira lotzen duen zeozer? (google-len gertatzen den bezala..) Barka, ni interneteko kontuekin, patatero xamar nabil eta... Usogorri

Beste hizkuntzetan ere guk bezala egin behar dutela uste dut (seguru egon nahiz zuk galdetu arte). Bilaketa dela eta, oraindik ere wikipedian ikasten ari naizela kontuan izanik, ez dut zuk diozun hitz klaberik aurkitu. Agian, Bilatu botoiari emango diozu Joan-i barik? Dena den, hona hemen bilaketarekin lotutako azalpen orri bat, apurka-apurka lantzen ari naizena.—Barrie · (erantzunak hemen) 18:36, 30 Abuztua 2006 (UTC)
Nik uste hizkuntza guztietan berdina dela... ez dakit ba, baina nik Rutherford jarrita eta Bidaliri emanez Rutherford duten artikulu guztiak agertzen zaizkit. Beste hizkuntzatan REDIRECTa aurretik egina zeukatelako izango da...-Theklan 20:51, 1 Iraila 2006 (UTC)