Wikipedia eztabaida:Babel

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izenak jartzeko modu bi[aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza txantiloietan izenak jartzeko modu bi daudela ikusi dut:

  1. "Txantiloi:·Hizkuntza (xx-x)". Adibidez Txantiloi:·Hizkuntza (en).
  2. "Txantiloi:Lankide xx-x". Adibidez Txantiloi:Lankide en.

Ni hasiera batean "Lankide xx-x" motakoak ezabatzera nioan (administratzaileei esatera, hobeto esanda) baina ikusirik gainontzeko taulatxoen izenak nola diren ("Txantiloi:Lankide...") ez dakit ba. Norbaiten iritzia beharko nuke. --Inorbez(erantzunak hemen) 15:16, 28 Otsaila 2010 (UTC)

Momentuz, eta erabiliena "Txantiloi:·Hizkuntza (xx-x)" formatua denez horrela jarriko dut eta besteak ezabatzeko proposatuko ditut. Gero bestelakorik erabakitzen bada botekin oso erraz aldatu ahal izango litzateke. --Inorbez(erantzunak hemen) 15:53, 28 Otsaila 2010 (UTC)


Laugarren jakintza mailaren izendapena[aldatu iturburu kodea]

Aski desegoki ikusten dut «aditu maila» izendapen hori. Izan ere, «aditua» gai batez jende gehienak baino gehiago dakiena da: norbait «euskaran aditua» dela entzuten badut, pentsatzen dut Euskal Filologia ikasi duela, edo bere kabuz euskarari buruz asko irakurri duelako gai horretaz asko-asko dakiela, behintzat.

Egokiagoa litzateke «oso maila aurreratua» jartzea, adibidez. Ingelesez eta gaztelaniaz ez dut ikusten «expert» edo «experto» aipatzen dutenik laugarren maila horretarako. Xabier Armendaritz 18:38, 15 Apirila 2010 (UTC)