Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal autoritateak/Aurkezpena

Aurkezpena Metodologia Arauak Zerrenda

Euskal autoritateak euskaratik bateratzeko proiektua da hau, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako eta mugaz gaindiko euskal diasporako liburutegi eta dokumentazio zentroetako profesional batzuen artean abiarazitakoa. Wikiproiektu honek, egindako lana Wikipediaren baitan kokatu nahi du, autoritate horien erregistroak Wikipedia eta Wikidatara zabaltzeko asmoarekin.

Proiektuaren jatorria[aldatu iturburu kodea]

2017an, Euskal Herriko liburutegi eta dokumentazio zentroetako profesional batzuek elkarrekin topaturik euskal bibliografiaren katalogatzean den arazoa aipatzen dute: euskal autoritateentzat behar den erreferentziazko tresna bateratua -- pertsona-autoritate zerrenda bat-- eskas da. Espainiako eta Frantziako Liburutegi Nazionalek gaztelania eta frantsesetik eginkizun hori betetzen dute, baina Euskal Herriko Liburutegi Nazionalaren faltan, euskaratik ez da lan hori modu bateratuan gaurdaino egin, ez bere osotasunean ezta gutxienez euskal autoritateei dagokienez ere.

Horrelako tresna baitezpadakoa dela ikusirik, pertsona horiek erabaki dute lantalde bat osatzea, euskal autoritateak lantzeko eta finkatzeko. Xedea da erreferentzia fidagarria, bateratua eta iraunkorra sortzea, profesionaleri, liburutegieri, baita nazioarte mailako egitura normatiboeri begira (BNE, BNF, VIAF…).

Lantaldea[aldatu iturburu kodea]

Lanketa horri lotzeko momentuan, eta kontsideratuz Euskal Herriaren lurralde osoko profesionalak hunkituak zirela, entseatu da ordezkaritza ahal bezain zabala segurtatzea.

Horretarako, lantaldean biltzen dira

  • Emilie Gangnat (Baionako Mediatekatik) eta Marie-Andrée Ouret (BILKETA)
  • Elise Dilet (Uztaritzeko Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzutik)
  • Marie-Hélène Deliart (Baionako Euskal Museotik)
  • ASNABI, Nafarroako Liburuzainen Elkarteko bi kide (Harkaitz Delgado eta Idoia Sobrino).
  • Eusko Jaurlaritzaren Ondare Zuzendaritzatik 2 kide.
  • Roberto Kerexeta (EIMA Katalogotik)
  • Iñaki Arrieta (Renoko Jon Bilbao Liburutegitik)
  • Oihane Oliveri (HABE Liburutegitik)
  • Imanol Irizar

Hurraneko urratsak[aldatu iturburu kodea]

Lan honek euskarri profesional batean egon behar du eta, halaber, ezinbestekoa da nonahitik kontsultagai egotea Interneten. 2020ko martxoaren 5ean lantaldeko ordezkaritza bat Eusko Jaurlaritzaren Ondare zuzendariarekin eta bere taldeko arduradunekin elkartu zen. Bilera horretan adostu genuen Euskal Autoritateen Lantaldeak finkatzen zituen formak hobetsiko zirela AUBI (Autoritate Elebidunen Katalogoa) katalogo instituzionalean. Gaur egun, lantaldeak finkatutako 225 autoritate klasikoen formak AUBI katalogoan daude jasoak.

Egitasmoak beste luzapenik badu ere: Euskal Wikilarien Kultur Elkartearekin adosturik dago autoritate horien erregistroak Wikipedia eta Wikidatan oinarritzat hartuko direla.

Bestalde Frantziako liburutegiko ordezkariekin aipaturik, BNFak aintzat har litzake lantaldeak egin autoritateak bere autoritate zerrendan, prest liteke ere nazioarteko erakundeekin lotura egiteko (VIAF adibidez).