Wikiproiektu eztabaida:Kalitatearen astea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

2008ko Asteko balorazioa[aldatu iturburu kodea]

2008ko urtarrilaren 14tik 20rako astean burututako Kalitatearen Astearen balorazioa egitea proposatzen da hemen. Norberaren iritzia azaltzeaz gain, hutsuneak eta aurrera begirako proposamenak ere egin daitezke. Hona hemen eztabaida daitezkeen kontu batzuk:

Estatistiken egoera.[aldatu iturburu kodea]

Badirudi aldaketak ez direla nabarmenegiak izan. Nabaritu al da Astea?

Nire ustez ez da gehiegi egin, nahiko gutxi egia esan. Baina beno, zirriborro batzuk hedatu dira eta artikulu luze batzuk ere sortu ditugu. -Theklan
Ados. Lehen pauso bat izan da. -Orereta

Kalitatezko 100 artikuluen atalari dagokionez, zein da balorazioa?[aldatu iturburu kodea]

Gaizki gabiltza honetan ere. Baliteke denborarekin hor zerrenda egoki bat edukitzea lana egiteko. Agian zerrenda hori oraindik lotu dezakegu nonbaiten.-Theklan

Parte hartzea. Data egokiak izan dira? Zerbait gehiago egin daiteke parte hartzea igotzeko?[aldatu iturburu kodea]

Hau neurtzea oso zaila da. Nik parte hartu dut, nahi baino gutxiago, baina justu data txar batean tokatu zaidalako (eta hori nik proposatu nuela!)-Theklan
Nik berdin, oso gutxi parte hartzeko aukera izan dut. Gainera, azterketa garaia izan da, eta badirudi hori oso txarra izan dela. -Orereta

Aurrera begira, noiz burutuko da berriro Kalitatearen Astea? 2008an berriro (urtean bi aste eginez) ala 2009rako utziko da?[aldatu iturburu kodea]

Nire ustez beste bat egin beharko genuek iraila aldean... edo urrian, azterketatan berriro ez izateko. -Theklan
Urrian hobe, zuk aitaturiko arrazoiagatik. Nik egia esan, ez dut ia ezer egin hori dela-eta.--Janfri; bai esan? 16:55, 24 Urtarrila 2008 (UTC)
 Alde Urrian hobe. -Orereta