Yorkshire Terrier

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yorkshire Terrier

Yorkshire Terrier etxean izateko txakurrik txikienetakoa da. Izaera oso sentikorra eta aldi berean oso azkarrak dira. Ugaztun bibiparoak dira eta aldi berean orojaleak.

Arraza hau beste zenbait arrazen lotura da: Manchester Terrier, Skye Terrier eta Dandie Dinmont. Lehen agerpena 1880. urtean izan zen, Ingalaterran. Gaur egun Ingalaterrako arraza kotizatuena da eta munduan gehien zabaldutako arraza ere.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Garaiera eta pisua: Altuera 19-22 cm artean eta pisua 3,2 kg arte.
  • Burua: Txikia mutur txikiarekin.
  • Begiak: Oso ilunak.
  • Belarriak: Txikiak eta “V” formarekin.
  • Hankak: Zuzenak eta ilez estalita.
  • Oinak: Borobilak azazkal beltzekin.
  • Buztana: Jaiotzean gorputzaren erdiko luzera du baina jaio bezain laster gehienetan mozten zaizkie 3-5 cm luzeko buztana utziz.
  • Ilea: Oso luzea. Gorputz beltz argia eta burua hori-laranja.

Elikadura egunean 230 Kcal. (2 kg-ko zakurrentzako) eta 350 Kcal. (3 kg. baino gehiago duten txakurrentzako). Onena pentsu erosia ematea da, Yorkshire Terrier-rek elikadura aldetik oso gaixoberak direlako.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yorkshire Terrier Aldatu lotura Wikidatan