ZZ Ceti izar aldagarri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

ZZ Ceti izar aldagarriak izar aldagarri mota bat dira, hala deituak ZZ Ceti izarragatik, Cetus konstelazioan dagoena.

ZZ Ceti motako izarrak pultsazio ez erradialak dituzten nano zuriak dira, 30 segundo eta 25 minutu arteko epeetan dizdira aldaketak izaten dituztenak, eta 0,001 eta 0,2 magnitude arteko hedapenak. Nano zuri mota hauek hidrogenoa nagusi den atmosfera bat eta 11.100 eta 12.500 gradu kelvin arteko tenperatura efektiboa dute. Arrazoi honegatik, ZZ Ceti izarrak DAV izarrak ere deituak dira, bere espektro mota DA bait da, eta bere espektroak hidrogenozko xurgatze lerroak baino ez ditu erakusten. HL Tau 76, aurkitu zen lehen nano zuri aldagarria, mota honetakoa da.