Zaldi-eskola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaldi-eskola estalia

Zaldi-eskola, zaldi-heztegia edo heztegia zaldiketa ariketak egiten diren tokia da, eta normalean esparru bat izaten du (laukizuzena ere esaten zaio), arroz-azalez, hareaz edo beste material bigun batzuez estalitako zoruarekin. Zaldi-eskolen inguruan zalditegiak (ukuiluak) eta lehen aipatutako funtzioekin lotuta dauden beste eraikin batzuk egon ohi dira. Zaldi-kirolen federazioak onartutako lehiaketak egiteko, laukizuzenak arauzko neurriak bete behar ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]