Zatiketa

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Matematikan, zatiketa zenbaki bat, zatikizuna izenekoa, zatitzaile izena duen beste zenbaki batez zenbat aldiz edo zenbat zatitan parti daitekeen ematen duen eragiketa aritmetikoa da. Zatiketaren emaitza zatidura da. Adibidez, 8 zenbakia (zatikizuna) 2 zenbakiaz (zatitzailea) 4 zatitan partitzen denez, zatiketaren emaitza edo zatidura 4 dela esaten da. a zenbakiaren (zatikizuna) zatiketa b (zatitzailea) zenbaki batez honela adierazten da:

\frac ab

Arestiko adierazpena honela irakurtzen da: a zati b.

Lerro bakar batean idatz daitekeela abantaila duen beste idazkera batzuk dira honakoak: a:b\, edo a/b\,.

Horrela adibidez:

8:4=2\, \ \ \  edo  \ \ \   \frac 84=2\,  \ \ \  edo  \ \ \    8/4=2.\,

Eduki-taula

[aldatu] Zatiketa praktikan

20 kopurua (zatikizuna) 4 zatitan (zatitzailea) egiten bada, 5 (zatidura) kopuruko multzoak sortzen dira: 20 zati 4 berdin 5.

Matematika zatiketa non-nahi agertzen den eragiketa da, baina eguneroko bizitzan hainbat erabilera du zatiketak. Adibidez:

  • banaketa bat egin behar denean, guztizko bat pertsona zenbaiten artean banatu behar denean esaterako, bakoitzari eman beharrekoa kalkulatzeko zatiketa egin behar da; adibidez, 20 goxoki 4 haurren artean banatu behar badira,
\dfrac{20}{4}=5 \ goxoki

eman behar zaio bakoitzari;


  • banaketa egitean, guztizko batetik zati jakin bat banatzen hasten bada, guztira zenbat zati suertatuko diren kalkulatzeko zatiketa egin behar da: adibidez, 200 eurotik egunero 10 euro hasten bada xahutzen, azkenean
\dfrac{200}{10}=20 \ egun,

20 egunetarako dirua izango da.

[aldatu] Hondarra

Batzuetan, zatiketa ez da perfektoa eta orduan hondar bat sortzen da. Adibidez, 8:3=2 (gehi 2ko hondarra), 8 zenbakia 3 zenbakiaz bi zati egin daitezkeelako (6 osatuz guztira) eta hondarra 2 izanik. Kasu hauetan honela adieraz daiteke emaitza:

8:3=2\ (hondarra=2)\, edo 8=2 \times 3+2\,

[aldatu] Zatiketarako metodoa

Zatiketa-algoritmoak oinarrizko zatiketa zenbaiten emaitzak buruz jakitea eskatzen du. Biderketa-taula jakitea nahikoa da horretarako: adibidez, 3×4=12; beraz, 12:3=4 eta 12:4=3.

Algoritmoa adibide batez garatuko da. Egin beharrekoa zatiketa 948:32 da.

  • Zatikizunaren eta zatitzailearen lehenengo zifrak hartu eta zatitu egiten dira: 9:3=3.
  • Emaitza zatitzaileaz bidertzen da: 3×32=96
  • 96 emaitza (bi zifra dira), zatikizunaren lehenengo bi zifrekin erkatzen da. Handiagoa bada, lehenengo zatiduraren aurreko zifra hartzen da. Txikiagoa bada, bera gordetzen da. Adibidean: 94<96. Beraz, hasierako 3 ordez, 2 hartzen da eta zatiduraren lehenengo zifra moduan jartzen da.
  • 2×32=64 zatikizunaren lehenengo bi zifren azpian jartzen da eta bien arteko kenketa egiten da: 94-64=30.
  • Zatikizunaren hurrengo zifra jeisten da: 8, 308 osatuz.
  • Zatikizun berria 308 balitz bezala jokatzen da orain.
  • 3:3=1
  • 1×32=32
  • 32<30
  • 1 zifraren aurrekoa hartzen da: 9 (kontuz, 1 denean ez da 0 hartzen, 9 baizik) eta zatiduraren bigarren zifra moduan jartzen da: 29.
  • 9×32=288
  • 288 azpian jarri eta 308-288=20
  • ezin da zifra gehiagorik jeitsi eta beraz, zatiketa algoritmoa bukatu egin da: 948:32=29, hondarra 20 izanik. Honela ere adieraz daiteke emaitza: 948=32×29+20.
 948 \,

 32 \,

 \underline{64} \,  29 \,
 308 \,
 \underline{288} \,
 20 \,




[aldatu] Ikus, gainera