Zenbaki bakoiti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zenbaki bakoitia zenbaki bikoitia ez den zenbaki osoa da, eta beraz 2ren multiploa ez dena. Adibidez, -17, 69, 123, ... Hau da, edozein zenbaki bakoitik honako ekuazioari erantzuten dio:

m = (2 · n) + 1

Honek esan nahi du bakoitia dela 1, 3, 5, 7 zein 9z bukatzen den edozein zenbaki.

Zenbaki bakoitiek honako propietateak dituzte:

  • Bi zenbaki bakoitiren baturaren emaitza beti izango da zenbaki bikoitia: 3 + 5 = 8
  • Zenbaki bakoiti bat eta bikoiti bat batuta beti izango dugu bakoitia emaitzatzat: 3 + 4 = 7
  • Zenbaki bakoiti bati 2 gehituta nahiz kenduta beti izango dugu beste zenbaki bakoiti bat emaitza gisa: 17 + 2 = 19
  • Bi zenbaki bakoiti biderkatuta emaitza beti bakoitia izango da: 3 * 5 = 15