Zerrenda:Nazio Batuek Palestinaren gaiari buruz emandako ebazpenak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nazio Batuek Palestinaren gaiari buruz emandako ebazpenen zerrenda bat da ondokoa. 1967tik 1989ra Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak 131 ebazpen onartu zituen gatazka israeldar-arabiarrarekin lotuta, eta horietako asko zuzenean palestinarrei zegozkien; 2012tik aurrera, ebazpen asko eman dira zuzenean lotuta Palestinako Estatuarekin.

Zerrenda ez dago erabat osatuta.

Nazio Batuen Batzar Nagusiaren ebazpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947:

-Azaroak 29: 181 Ebazpena, Palestinako Mandatua zatitzeko planaren gomendioa, estatu arabiarra eta estatu judua sortzeko eta Jerusalem hiriari nazioarteko estatusa emateko

1948:

-Azaroak 19: 212 Ebazpena, palestinar errefuxiatuentzako laguntza

-Abenduak 11: 194 Ebazpena, adiskidetze batzordea sortzekoa; Jerusalem eta beste toki santuak babestu eta sarrera libre izateko; errefuxiatuen itzulera

1949:

-Abenduak 8: 302(IV) Ebazpena, palestinar errefuxiatuentzako laguntza

-Abenduak 9: 303(IV) Ebazpena, nazioarteko araubidea Jerusalementzat

-Abenduak 10: 356 Ebazpena, Jerusalem

1950:

-Abenduak 2: 393 Ebazpena, palestinar errefuxiatuentzako laguntza

-Abenduak 14: 394 (V) Ebazpena, arabiar-israeldar bake negoziazioetarako deia, eta palestinar errefuxiatuentzako konponbiderako

-Abenduak 14: 468 Ebazpena, Jerusalemerako nazioarteko araubiderako finantzabidea murrizteko

1952:

-Urtarrilak 26: 512 Ebazpena, Nazio Batuen Palestinarako Adiskidetze Batzordearen txostena.

-Urtarrilak 26: 513 Ebazpena, palestinar errefuxiatuentzako laguntza.

-Azaroak 6: 614 Ebazpena, palestinar errefuxiatuentzako laguntza.

-Azaroak 25: 660 Ebazpena, UNRWAren txostena.

1953:

-Azaroak 27: 720 Ebazpena, palestinar errefuxiatuentzako laguntza.

-Azaroak 27: 766 Ebazpena, UNRWAren diru-kontuak.

1954:

-Abenduak 4: 818 Ebazpena, palestinar errefuxiatuentzako laguntza.

-Abenduak 4: 879 Ebazpena, UNRWAren diru-kontuak.

1955:

-Abenduak 3: 916 Ebazpena, palestinar errefuxiatuentzako laguntza.

-Abenduak 3: 964 Ebazpena, UNRWAren diru-kontuak.

1956:

-Abenduak 21: 1081 Ebazpena, UNRWAren diru-kontuak.

1957:

-Otsailak 27: 1091 Ebazpena, palestinar errefuxiatuak.

-Otsailak 28: 1018 Ebazpena, palestinar errefuxiatuak.

-Abenduak 12: 1191 Ebazpena, palestinar errefuxiatuak.

1958:

-Abenduak 12: 1315 Ebazpena, palestinar errefuxiatuak.

1959:

-Abenduak 9: 1456 Ebazpena, UNRWA.

1960:

-Abenduak 18: 1545 Ebazpena, UNRWAren diru-kontuak.

1961:

-Apirilak 21: 1604 Ebazpena, palestinar errefuxiatuak

-Urriak 30: 1636 Ebazpena, UNRWAren diru-kontuak.

-Abenduak 20: 1725 Ebazpena, palestinar errefuxiatuak

1962:

-Abenduak 11: 1789 Ebazpena, UNRWAren diru-kontuak.

-Abenduak 20: 1856 Ebazpena, palestinar errefuxiatuak

1963

-Ekainak 27: Nazio Batuen Erakundearen Batzar Bereziaren 1874 Ebazpena.

-Ekainak 27: Nazio Batuen Erakundearen Batzar Bereziaren 1875 Ebazpena.

-Azaroak 6: 1890-C Ebazpena, UNRWAren diru-kontuak.

-Abenduak 3: 1912 Ebazpena, palestinar errefuxiatuak

1965:

-Otsailak 10: 2002 Ebazpena, palestinar errefuxiatuak

-Abenduak 13: 2047-C Ebazpena, UNRWAren diru-kontuak.

-Abenduak 13: 2048-C Ebazpena, UNRWAren diru-kontuak.

-Abenduak 15: 2052 Ebazpena, UNRWAren txostena.

1966:

-Urriak 26: 2139-C Ebazpena, UNRWAren diru-kontuak.

-Azaroak 17: 2154 Ebazpena, palestinar errefuxiatuak.

1967:

-Uztailak 4: 2252 Ebazpena, Laguntza humanitarioa 1967ko gerran.

-Uztailak 4: 2253 (ES-V) Ebazpena, Jerusalemen estatusa aldatzeko Israelek hartutako neurriak baliogabetzat jotzen ditu.

-Uztailak 14: 2254 Ebazpena, deitoratzen du Israelek ez betetzea 2253 (ES-V) Ebazpena

-Uztailak 21: 2256 Ebazpena, Ekialde Hurbileko egoera

-Irailak 18: 2257 Ebazpena, Ekialde Hurbileko egoera.

-Azaroak 16: 2264-D Ebazpena, UNRWAren diru-kontuak.

-Abenduak 19: 2341 Ebazpena, palestinar errefuxiatuak.

1968:

-Azaroak 1: 2380-D Ebazpena, UNRWAren diru-kontuak.

-Abenduak 19: 2443 Ebazpena, ezartzen du batzorde berezi bat, Palestinarren Giza Eskubideen kontrako Israelen Ekintzak ikertzeko Batzorde Berezia.

-Abenduak 19: 2452 Ebazpena, UNRWAren txostena.

1969:

-Abenduak 5: 2522-D Ebazpena, UNRWAren diru-kontuak.

-Abenduak 10: 2535 Ebazpena, UNRWAren txostena. Berresten ditu palestinar herriaren eskubide besterenezinak eta eskatzen dio Segurtasun Kontseiluari neurri efektiboak jartzeko aurreko zenbait ebazpenen ezarpena behartzeko.

-Abenduak 11: 2546 Ebazpena, gaitzesten ditu Israelek giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen urraketak lurralde okupatuetan.

1970:

-Azaroak 4: 2628 Ebazpena: premiatzen du berehala inplementatzera Nazio Batuen segurtasun Kontseiluaren 242 Ebazpena eta aitortzera “palestinarren eskubideak errespetatzea ezinbesteko elementua dela Ekialde Hurbilean bake justua eta iraunkorra ezartzeko"

-Abenduak 4: 2653-D Ebazpena: UNRWAren diru-kontuak.

-Abenduak 5: 2727 Ebazpena: dei egiten dio Israeli bete ditzan Israelen jarduna Lurralde Okupatuetan ikertzeko Nazio Batuen batzorde bereziak emandako gomendioak.

-Abenduak 7: 2656 Ebazpena: lantalde bat ezartzen du UNRWAren finantzabiderako.

-Abenduak 8: 2672 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Abenduak 15: 2728 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 16: 2729 Ebazpena: UNRWAren finantzabiderako lantaldearen txostena.

1971:

-Azaroak 8: 2756-D Ebazpena: UNRWAren diru-kontuak.

-Abenduak 6: 2791 Ebazpena: UNRWAren finantzabiderako lantaldea.

-Abenduak 6: 2792 Ebazpena: UNRWAren txostena. Dei egiten du Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 194 Ebazpena betetzeko, nabarmentzen ditu "Palestinako herriaren eskubide besterenezinak", eta dei egiten du Israelek geldi dezan Palestinako errefuxiatuen kanpalekuetako biztanleen birkokapena.

-Abenduak 13: 2799 Ebazpena: Ekialde Hurbileko egoera.

-Abenduak 20: 2851 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena. Gaitzesten du Israelen jarduna lurralde okupatuetan.

1972:

-Azaroak 9: 2912-D Ebazpena: UNRWAren diru-kontuak.

-Abenduak 8: 2949 Ebazpena: Ekialde Hurbileko egoera.

-Abenduak 13: 2963 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Abenduak 13: 2964 Ebazpena: UNRWAren finantzabiderako lantaldea.

-Abenduak 15: 3005 Ebazpena: Lurralde Okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

1973:

-Urriak 17: 3053-D Ebazpena: UNRWAren diru-kontuak.

-Abenduak 7: 3089 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Abenduak 7: 3090 Ebazpena: UNRWAren finantzabiderako lantaldea.

-Abenduak 7: 3092 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 17: 3175 Ebazpena: arabiar lurralde okupatuetako baliabide nazionalen gaineko subiranotasun iraunkorra.

1974:

-Urriak 14: 3210 Ebazpena: PAEri gonbita egiten dio Batzar Nagusian Palestinari buruz egiten diren eztabaidetan parte hartzera.

-Azaroak 12: 3227-D Ebazpena: UNRWAren diru-kontuak.

-Azaroak 22: 3236 Ebazpena: aitortzen du palestinarren eskubidea bere eskubideak berreskuratzeko, autodeterminazio eskubidea eta itzulerarako eskubidea barne.

-Azaroak 22: 3237 Ebazpena: PAEri begirale estatusa ematen dio.

-Azaroak 29: 3240 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Azaroak 29: 3246 Ebazpena: herri zapalduen erresistentzia armatua legitimoa dela dio, autodeterminazioa xede dutela, eta gaitzesten ditu eskubide horren kontra egiten duten gobernuak.

-Abenduak 16: 3330 Ebazpena: UNRWAren finantzabiderako lantaldea.

-Abenduak 17: 3331 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Abenduak 17: 3336 Ebazpena: arabiar lurralde okupatuetako baliabide nazionalen gaineko subiranotasun iraunkorra.

1975:

-Urriak 30: 3370-C Ebazpena: UNRWAren diru-kontuak.

-Azaroak 10: 3375 Ebazpena: gonbidatu egiten du Palestinako Askapenerako Erakundea parte hartzera Ekialde Hurbilean bakea lortzeko ahaleginetan.

-Azaroak 10: 3376 Ebazpena: Palestinako Herriaren Eskubide Besterenezinen Erabilerarako Batzordea sortzen du.

-Abenduak 5: 3414 Ebazpena: dei egiten du Israeli zehapen ekonomikoak eta arma enbargoak ezartzeko 1967an okupatutako lurralde guztietatik alde egin arte eta bermatu arte palestinarrei haien eskubide nazional besterenezinak.

-Abenduak 8: 3419 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Abenduak 15: 3516 Ebazpena: arabiar lurralde okupatuetako baliabide nazionalen gaineko subiranotasun iraunkorra.

-Abenduak 15: 3525 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

1976:

-Azaroak 23: 31/15 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Azaroak 24: 31/20 Ebazpena: adierazten du oso kezkagarria dela konponbide justurik lortu ez izana Palestinako arazorako, arazoa Ekialde Hurbileko gatazkaren muina dela dio eta palestinarren eskubide besterenezinak berresten ditu, itzulerarako eskubidea eta independentzia nazionalerako eskubidea barne.

-Azaroak 29: 31/22-F Ebazpena: UNRWAren diru-kontuak.

-Abenduak 9: 31/62 Ebazpena: dei egiten du Ekialde Hurbilerako nazioarteko bake konferentzia egiteko, Nazio Batuek babestuta eta Estatu Batuek eta Sobiet Batasunak ere gidatuta.

-Abenduak 16: 31/106 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 21: 31/186 Ebazpena: arabiar lurralde okupatuetako baliabide nazionalen gaineko subiranotasun iraunkorra.

1977:

-Azaroak 25: 32/20 Ebazpena: berresten ditu lehenagoko deiak Israelek lurralde okupatuetatik alde egin dezan eta nazioarteko bake konferentzia bat egiteko PAEren parte-hartzearekin.

-Abenduak 2: 32/40 Ebazpena: berresten ditu Palestinako herriaren eskubide besterenezinak, nazio subiranotasunaren eskubidea eta itzuleraren eskubidea barne.

-Abenduak 13: 32/90 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Abenduak 13: 32/91 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena. Dei egiten dio Israeli Genevako Konbentzioak errespeta ditzan.

-Abenduak 15: 32/111 Ebazpena: haur errefuxiatu palestinarren osasun beharrak.

-Abenduak 19: 32/161 Ebazpena: arabiar lurralde okupatuetako baliabide nazionalen gaineko subiranotasun iraunkorra.

-Abenduak 19: 32/171 Ebazpena: Palestinarren bizi baldintzak.

1978:

-Abenduak 7: 33/28 Ebazpena: Palestinako Herriaren Eskubide Besterenezinen Erabilerarako Batzordearen txostena.

-Abenduak 7: 33/29 Ebazpena: berresten ditu lehenagoko deiak Israelek lurralde okupatuetatik alde egin dezan eta nazioarteko bake konferentzia bat egiteko PAEren parte-hartzearekin.

-Abenduak 15: 33/81 Ebazpena: haur errefuxiatu palestinarren osasun beharrak.

-Abenduak 18: 33/110 Ebazpena: Palestinako herriaren bizi baldintzak.

-Abenduak 18: 33/112 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Abenduak 18: 33/113 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduneko ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 20: 33/147 Ebazpena: Palestinako herriarentzako laguntza.

1979:

-Azaroak 16: 34/29 Ebazpena: kezka adierazten du Israelek Bassam Shakaa, Nablusko alkatea, deportatzeagatik.

-Azaroak 23: 34/52 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Azaroak 29 and Abenduak 12: 34/65 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduneko ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 6: 34/70 Ebazpena: berresten ditu lehenagoko deiak Israelek lurralde okupatuetatik alde egin dezan eta nazioarteko bake konferentzia bat egiteko PAEren parte-hartzearekin.

-Abenduak 11: 34/77 Ebazpena: dei egiten du arma nuklearrik gabeko eremu bat ezartzeko Ekialde Hurbilean.

-Abenduak 12: 34/90 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 14: 34/113 Ebazpena: Palestinako herriaren bizi baldintzak.

-Abenduak 14: 34/133 Ebazpena: Palestinako herriarentzako laguntza.

-Abenduak 14: 34/136 Ebazpena: arabiar lurralde okupatuetako baliabide nazionalen gaineko subiranotasun iraunkorra.

1980:

-Azaroak 3: 35/13 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Abenduak 5: 35/75 Ebazpena: Palestinako herriaren bizi baldintzak.

-Abenduak 5: 35/110 Ebazpena: Baliabide nazionalen gaineko subiranotasun iraunkorra lurralde arabiar okupatuetan.

-Abenduak 5: 35/111 Ebazpena: Palestinako herriarentzako laguntza.

-Abenduak 11: 35/122 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 15: 35/169 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 16: 35/207 Ebazpena: berresten ditu lehenagoko deiak Israelek lurralde okupatuetatik alde egin dezan eta Palestinako estatua ezartzeko.

1981:

-Urriak 28: 36/15 Ebazpena: exijitzen du Israelek utz diezaiola indusketak egiteari Ekialdeko Jerusalemen eta bereziki Tenpluaren Mendian.

-Abenduak 4: 36/70 Ebazpena: Palestinako herriarentzako laguntza.

-Abenduak 4: 36/73 Ebazpena: Palestinako herriaren bizi baldintzak.

-Abenduak 10: 36/120 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 16: 36/146 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Abenduak 16: 36/147 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 16: 36/150 Ebazpena: exijitzen dio Israeli utz diezaion Itsaso Hilaren eta Mediterraneoaren arteko ubide bat egiteko planari.

-Abenduak 17: 36/173 Ebazpena: baliabide nazionalen gaineko subiranotasun iraunkorra lurralde arabiar okupatuetan.

-Abenduak 17: Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 36/226 A & B Ebazpena: berresten ditu lehenagoko deiak Israelek lurralde okupatuetatik alde egin dezan eta Palestinako estatua ezartzeko.

1982:

-Otsailak 5: Bederatzigarren Premiazko Bilkura Berezia, ES/9-1: lurralde arabiar okupatuetako egoera.

-Azaroak 16: 37/18 Ebazpena: gaitzesten du Israelek uko egitea Segurtasun Kontseiluaren 487 Ebazpena inplementatzeari, eta exijitzen dio Israeli atzera egin dezan inguruko nazioetako instalazio nuklearrei eraso egiteko mehatxua.

-Abenduak 10: 37/86 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 16: 37/120 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Abenduak 16: 37/122 Ebazpena: exijitzen dio Israeli ez eraikitzeko ubiderik Itsaso Hilaren eta Mediterraneoaren artean.

-Abenduak 16: 37/123 Ebazpena: gaitzesten du Israelen ustezko erantzukizuna Libanoko Beiruten, Xabra eta Xatilan Kataeb alderdiak egindako sarraskian; ebazten du sarraski hori genozidioa izan zela, gaitzesten ditu Palestinako kultur ondarearen kontrako espoliazio ekintzak. Gaitzesten du Zisjordaniaren, Gazaren eta Golango gainen okupazioa, eta gaitzesten du Jerusalemen okupazioa.

-Abenduak 17: 37/134 Ebazpena: Palestinako herriarentzako laguntza.

-Abenduak 17: 37/135 Ebazpena: Baliabide nazionalen gaineko subiranotasun iraunkorra Palestinako lurralde okupatuetan eta beste lurralde arabiar okupatu batzuetan.

-Abenduak 20: 37/222 Ebazpena: Palestinako herriaren bizi baldintzak Palestinako lurralde okupatuetan.

1983:

-Abenduak 13: 38/58 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 15: 38/79 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 15: 38/83 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Abenduak 15: 38/85 Ebazpena: exijitzen dio Israeli ez eraikitzeko ubiderik Itsaso Hilaren eta Mediterraneoaren artean.

-Abenduak 19: 38/144 Ebazpena: Baliabide nazionalen gaineko subiranotasun iraunkorra Palestinako lurralde okupatuetan eta beste lurralde arabiar okupatu batzuetan.

-Abenduak 19: 38/145 Ebazpena: Palestinako herriarentzako laguntza.

-Abenduak 19: 38/166 Ebazpena: Palestinako herriaren bizi baldintzak Palestinako lurralde okupatuetan.

-Abenduak 19: 38/180 Ebazpena: nazio guztiei eskatzen die Israelekin dituzten harreman diplomatiko, ekonomiko eta teknologiko guztiak bertan behera uzteko. Israel gaitzesten du zenbait gairengatik, Zisjordaniaren, Gazaren eta Golango gainen okupazioagatik eta Jerusalemen anexioagatik.

1984:

-Abenduak 11: 39/49 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 14: 39/95 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 14: 39/99 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Abenduak 14: 39/101 Ebazpena: exijitzen dio Israeli ez eraikitzeko ubiderik Itsaso Hilaren eta Mediterraneoaren artean.

-Abenduak 17: 39/169 Ebazpena: Palestinako herriaren bizi baldintzak Palestinako lurralde okupatuetan.

-Abenduak 18: 39/223 Ebazpena: garapen ekonomikorako proiektuak Palestinako lurraldeetan.

-Abenduak 18: 39/224 Ebazpena: Palestinako herriarentzako laguntza.

1985:

-Abenduak 12: 40/96 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 16: 40/161 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 16: 40/165 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Abenduak 16: 40/167 Ebazpena: erabakitzen du gainbegiratzea Israelen erabakia, Itsaso Hilaren eta Mediterraneoaren artean unide bat eraikitzekoa.

-Abenduak 17: 40/169 Ebazpena: garapen ekonomikorako proiektuak Palestinako lurralde okupatuetan.

-Abenduak 17: 40/170 Ebazpena: Palestinako herriarentzako laguntza.

-Abenduak 17: 40/201 Ebazpena: Palestinako herriaren bizi baldintzak Palestinako lurralde okupatuetan.

1986:

-Abenduak 2: 41/43 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 3: 41/63 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 3: 41/69 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Abenduak 8: 41/181 Ebazpena: Palestinako herriarentzako laguntza.

1987:

-Abenduak 2: 42/66 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 2: 42/69 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Abenduak 8: 42/160 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 11: 42/166 Ebazpena: Palestinako herriarentzako laguntza.

-Abenduak 11: 42/190 Ebazpena: Palestinako herriaren bizi baldintzak Palestinako lurralde okupatuetan.

1988:

-Apirilak 20: 43/233 Ebazpena: adierazten du hunkituta dagoela Nahalingo palestinar zibilen erailketagatik.

-Azaroak 3: 43/21 Ebazpena: Palestinako herriaren matxinada (Intifada).

-Abenduak 6: 43/57 Ebazpena: UNRWAren txostena.

-Abenduak 6: 43/58 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 7: 43/65 Ebazpena: dei egiten du arma nuklearrik gabeko eremu bat ezartzeko Ekialde Hurbilean.

-Abenduak 15: 43/175 Ebazpena: lurralde okupatuetako biztanleen giza eskubideei eragiten dien Israelen jarduna ikertzeko Batzorde Bereziaren txostena.

-Abenduak 15: Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 43/176 Ebazpena: Nazioarteko Bake Konferentzia; bakerako printzipioak.

-Abenduak 15: Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 43/177 Ebazpena: jakitun da Palestinako Estatuaren deklarazioa egin dela 1988ko azaroaren 15ean.

-Abenduak 20: 43/178 Ebazpena: Palestinako herriarentzako laguntza.

2004

-Maiatzak 6: Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 58/292 Ebazpena: 1967tik okupatutako Palestinako lurraldearen estatusa.

2012

-Azaroak 29: Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 67/19 Ebazpena: Palestinari begirale ez-kidearen izaera ematen dio.

-Abenduak 22: Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 66/225 Ebazpena: Palestinako herriaren subiranotasun iraunkorra Palestinako lurralde okupatuetan.

2017

-Abenduak 21: ES-10/19 Ebazpena: kritikatzen du Estatu Batuen politika Jerusalemen.

2018

-Ekainak 13: ES-10/20 Ebazpena: kritikatzen du Israelek 2018ko Gazako protestei emandako erantzuna.

-Urriak 16: Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 73/5 Ebazpena: Palestina izendatzen du 77en taldeak 2019an egingo dituen bilkuren buru izateko.

2023

-Urriak 27: ES-10/21 Ebazpena: Hamasen ekintzak kritikatzen ditu 2023ko Israel-Hamas gerran.

Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren ebazpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]