Zerrenda eztabaida:Euskal Herriko hegaztiak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Herriko hegaztien zerrendaren izaera[aldatu iturburu kodea]

Euskal Batzorde Ornitologikoak (EBO) EAEko hegaztien zerrenda ofiziala argitaratzen du bere webgunean 2017az geroztik. EAEn modu naturalean ikus daitezkeen espezieak zerrendatzen ditu, bere egoera eta estatusa gaineratuta.

EBOk urtero eguneratzen du bere zerrenda, taxonomian egon diren aldaketak gainbegiratuz. Gainera, euskarazko izen arrunten azterketa ere egiten du Batzorde Ornitologikoak, uneean unean dauden beharretara egokituta euskarazko txori-izenak.

Uste dut iturri fidagarri eta egokia dela "Euskal Herriko hegaztiak" izeneko zerrenda hau sortzeko. Horrekin batera, Wikipedian ditugun hegaztien orrialdeak ere zerrenda honen arabera izendatzea komeniko litzateke, guztiek ere iturri berbera izan dezaten; horretarako, orrialde batzuetako izen arruntak egokitu, zuzendu edo aldatu beharko dira.

EBOk argitaratzen duen EAEko zerrenda horri, Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetan ager daitezkeen beste espezie batzuk erantsi behar zaizkio zerrendari (ez dira asko).

Espezie exotikoen artean, bakarrik bertakotuta dauden espezieak hartzen dira aintzat; webgunean daude azalpenak (etxeetatik ihes egindako espezieak ez dira zerrendatzen bertako espezie bezala). asarasua (eztabaida) 22:23, 30 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]