Zerrendatutako Kultura Ondasun (EAE)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mutiozabal ontziolak Euskal Autonomi Elkarteko Euskal Kultura-ondasun gisa inskribatuta dago, Monumentu kategorian du eta babes-maila inbentariatuaz[1].

Euskal kultura ondareko Zerrendatutako Kultura Ondasun (EAE) bat, EAEko kultura ondasun batek izen dezakeen izendapen juridiko-administratibo bat da. Izendapen horrek, ondasun horrek duen ezaugarriri lotua dago, eta babes maila bat dagokio, legeetan zehaztua dagoena.

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 16. artikuluan, II. atalburuan definitutakoaren arabera, aipatutako legaren 10. atalean

...esandako garrantzia edo balioa izan ez arren, euskal kultur ondarearen osagai direnak joko dira zerrendatutako ondasuntzat eta, Lege honen zein hau osabideratuko duten manuen ondoriotarako, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailaren menpe dagoen Euskal Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian errolderatuko dira[2].

Beste atal batzuetan, kontzeptu honen inguruko beste agindu batzuk ematen dira:

17. atala

1.- Kultur ondasunak Euskal Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian errolderatu, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailburuaren aginduz errolderatuko dira. Dagokion zehaztapidetzari hasiera Eusko Jaurlaritzako Kultur-Sailburuordearen erabakiz emango zaio. Horren biderapena lege honetako 11.3 atalean agintzen denez egingo da.

2.- Kultur ondasun bat errolderatzeko hartutako erabakiaren berri, atal honetako 1. zatian agindutakoari jarraiki, horren jabeei eta dagokion Foru Aldundiari eta ondasuna kokaturik dagoeneko udalerriko Udalari eman beharko zaie; gaztigu hau, beti ere, hastetik sei hilabete igaro baino lehenago egin beharko da. Monumentu-multzoak badira, gaztitugua egin-ordez, Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian eta dagokion Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

18. Atala.-

1.- Euskal Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian agertuko dira legezko egintza eta Zerrendan jasotako kultur ondasunei doazkien itxura-aldaketa guztiak. Lege-aldetikako aldaketen berri ondasun-jabeek eman beharko dute, lege honetako 14.2 atalean araututako neurrietan.

2.- Zerrendarako irispidea nornahirentzakoa izango da, lege honetako 14.2 atalean araututako neurrietan.

3.- Atalburuu honetan arautzen den Zerrendaren antolakuntza eta ihardunbidea araudiz ohartemango dira.

19. Atala.-

1.- Euskal Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusiko ondasun bat bertatik kentzeko, errolderatzeko esandako ihardunbide berbera erabili beharko da.

2.- Kultur ondasun bat Zerrenda Nagusitik kentzeko, 15. ataleko 2 eta 3. zatietan agindutakoa izango da kontutan[2].

Nafarroako Foru Erkidegoaren Ondasun inbentariatuaren parekoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]