Zigor (betebeharra)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zigorra araua hautsi edo komenigarritzat jotzen ez den zerbait egiteagatik, hori egin duenari agintea edo boterea duenak ezartzen dion betebeharra da. Zigorrek nahigabea, nekea edo mina ekartzen dute eta zigortzen den pertsonak zigorrak eragin duen jokabide hori ez errepikatzea da bere xedea. Zigorra mendeku edo besterik gabe pertsona bat erasotzea ez dela nabarmendu behar da, zigorra onartutako arau bat, inplizitua bada ere, hausteagatik gertatzen baita.

Gizartearen eremu anitzetan zigortzen da: eskolan haur batek etxeko lanak ez egiteagatik jolasaldirik gabe gerararaziz zein pertsona batek beste bati lapurreta egitetagatik gartzelan urte zenbait preso sartuz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zigor (betebeharra) Aldatu lotura Wikidatan


Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Zigorra