Digital object identifier

Wikipedia, Entziklopedia askea
DOI logotipoa

Digital object identifier (objektu digitalaren identifikatzailea), DOI laburtuta, URI identifikadoreen antzeko sistema da. DOI sistema erabiltzeko bide arrunta artikulu zientifikoei zenbaki zehatza ematea da, Interneten bidez edonork aurki dezakeena. Web orriek erabiltzen duten URL sistema ez bezala, DOI sistema ez da aldatzen denboraren poderioz: artikulua leku berri batean kokatzen badute informazioa bera izango da.

Identifikatzaile bakarra eta iraunkorra da argitalpen elektronikoetarako. Objektu digitalen (aldizkariak, artikuluak...) deskribapenari eta Interneten duten kokapenari buruzko informazioa ematen du, metadatuen bidez (egilea, titulua, argitalpen-datuak, etab.)[1].

DOI batez ere aldizkari elektronikoetako artikuluei esleitzen zaie, baina baita liburuei, liburuen kapituluei, kongresuetako akta eta komunikazioei, softwareari, bideoei eta abarri ere.

Sortzailea eta kudeatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema hau Corporation for National Research Initiatives (CNRI) erakundeak sortu eta International DOI Foundation (IDF) erakundeak kudeatzen du.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fontes Linguae Vasconum aldizkari akademikoak Maialen Fernandez Martinez ikertzailearen "Orixeren Mireio (1930). Literatura proventzarraren eta euskal literaturaren arteko zubia" artikulua fisikoki argitaratu zuen.

Culturra navarra web-gunean eskuragarri dago artikulu horren PDF bertsoak eta DOI honen bidez identifikatu eta modu errazean aurki daiteke: https://doi.org/10.35462/flv135.9[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «DOI: que é e como solicitalo» www.udc.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  2. Martinez, Maialen Fernandez. (2023-06-30). «Orixeren Mireio (1930). Literatura proventzarraren eta euskal literaturaren arteko zubia» Fontes Linguae Vasconum (135): 205–229.  doi:10.35462/flv135.9. ISSN 2530-5832. (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.