Akamarre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akamarre
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Purguko ikuspegia Burdinolako auzotik

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaAgaramont
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Came
Auzapeza
(2020-2026)
Christine Serres-Cousiné
(independente)
Posta kodea64520
INSEE kodea64161
Herritarraakamartar
Kokapena
Azalera33,90 km2
Garaiera0-177 metro
Distantzia56,3 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria987 (2018:  −4)
Dentsitatea25,93 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 26,03
Ugalkortasuna[1]‰ 54,79
Ekonomia
Jarduera[1]% 70,32 (2011)
Desberdintasuna[1]% 9,29 (2011)
Langabezia[1]% 5,58 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 11,01 (2010)
Erabilera% 0,69 (2011)
Datu gehigarriak
SorreraXII. mendea
Webguneawww.came.fr


Akamarre[a] (amikuzeraz: Akhamarre)[b] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Agaramont eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 56,3 kilometrora. Altuera 0 eta 177 metro artekoa da, eta 33,90 km²-ko azalera hartzen du. 2021eko urtarrilaren 1a egunean 1013 biztanle zituen.

Akamarre Nafarroa Behereko iparraldeko herri txiki bat da, Biduze ibaiaren ertzean kokatua, Aturriko bokaletik gertu. Euskal Herriaren eta Gaskoiniaren arteko mugan dago, eta ibaiaren eskuinaldeko ertzean dagoenez, batzuetan, historian zehar, gaskoien boterearen mende egon da, eta ez nafarren mende. Erdi Aroan eta Aro Garaikidearen zatirik handienean, ordea, nafarra izan zen, Burdinolako auzoa izan ezik, beti nafarra izan baitzen ezkerreko ertzean zegoelako.

Bertako biztanleak akamartarrak dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akamarre beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Camer (1072)
  • Acamer (1105)
  • Sanctus Martinus de Camer (1150)
  • Camera (1249)
  • Cama (1289)
  • Cammes (1463)
  • Cama (1489)
  • Came (1817)
  • Akhamarre (1826)
  • Akamarre (1892)
  • Akhamarre (1966)
  • Akamarre (2003)

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko eremu honetako (Xarnegu eta Lauhiri nagusiki) gainerako herrietan ez bezala, non izenen jatorrizko toponimoa euskarazkoa den baina okzitanierarekin (eta noizbehinka nafar erromantzearekin) izandako kontaktuak berehala erromanizatu zuen, Akamarre da kasu honetan zehazki esan ezin daitekeen bakarra.

Jean-Baptiste Orpustanen ustez, toponimoa euskaratik etorriko litzateke: akar + barren, hau da, "akara" edo "akher" (akerbeltz) eta "barren" fusioa. Horrela, Akamarre "akaren behealdea" edo "akerbeltzen behealdea" izango litzateke, antzeko ezaugarriak dituen garaiera handiagoko beste leku baten aldean.

Hala ere, Albèrt Dauzatentzat, izena *cam- zeltaurreko errotik ("garaiera") dator alderantziz, Okzitaniako beste toponimo batzuekin erlazionatuz, hala nola Camaret, Chamaret, Camarada eta lo Cap Camarat.

Bénédicte Boyrie-Féniék bere buruari galdetzen dio ea jatorrizko izena euskara ote zen, gerora erromanizatua izanik, ala alderantziz erromantzea ote zen, eta Akamarre bertsio euskaldundua ote zen. Azken kasu horretarako, Camerius latinezko pila maskulinoa iradokitzen du, sinkopatuta Came geratuko litzatekeena.[3]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biduze ibaiaren eskuinaldean dago. Herri mugakideak hauek dira: iparraldean Oeyregave eta Hastinga; mendebaldean Bidaxune; hegoaldean Arrueta-Sarrikota eta Burgue-Erreiti; ekialdean Léren eta Saint-Pé-de-Léren; hego-ekialdean Bastidaxarre eta Erango.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria zeharkatzen duen ibai nagusia Biduze da[4], Aturriren ibaiadarra dena. Biduzeren ibaiadarrak diren Lihuri, Lagrabe eta Layserotte ere herritik pasa dira.

Paueko uhaitzaren ibaiadarrak diren Baniou (eta honen ibaiadarrak: Lagabotte, Arrouyous, Labarthe eta Bousquet errekek) eta Estey d'Arthous errekek udalerria ere zeharkatzen dute.

Etxeak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lanusse
  • Le Boscq
  • Barnea
  • Pouyo
  • Bourdettes
  • Le Mech
  • Amikuze
  • Burdinola

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paul Raymondek Akamarre XII. mendearen erdialdean sortu zutela dio[5] Orduko herrixka Samatze eta Saint-Pé-de-Lérenekin batera Akizetik gobernaturiko baroierria osatzen zuen[5].

Agaramontar leinua bertoko jauna zen. Jaunak oraindik aztarnak geratzen diren ehiza-pabiloia zuen herrian. Bertan erbesteratu zen Mariana Neoburgekoa espainiar erregina-alarguna.

1790ean kantonamendu-hiriburu bilakatu zen. Kantonamendu honetan Erango, Akamarre, Burgue, Samatze eta Erreiti herriak zeuden.

Herri euskaldun ala gaskoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean-Baptiste Orpustanek 1304an eta 1349an nafar erregeari zergak bidaltzen zituzten herrien zerrendan zegoela dio[6]. Erdi Aroaren amaierarako, Eugène Goienetxeren esanetan, Bidaxune inguruko zenbait parrokia agaramontarren eskuetan zeuden baina Akamarreren egoera «anbiguoa» zen[7].

Antzinako Erregimenean egoera ez zen argiagoa izan: Akamarren zuzenbide zibilaren arloan gaskoi ohitura zen nagusi[8] eta baita zerga arloan ere[9]. Hala ere, politikoki, Agaramonteko dukerrian zegoen eta Gixune ordezkatu zuen Akamarreko seneskalerri txikiaren hiriburu moduan. Zalantza barik gaskoiak ziren Léren eta Saint-Pé-de-Léren egoera politiko berean zegoen.

1943an, Philippe Veyrinen Les basques de Labourd, de Soule et de Basse-Navarre libururako M. Haulouk egindako mapan, Akamarre Gaskoinian zegoen[10].

Biduzeren ezkerraldean dagoen Ferrerie (baita Herrerie edo Ferrière ere) auzoren egoera bereziagoa da: Akamarre parrokiakoa zen arren ez zen Agaramonteko dukerrikoa baizik eta Nafarroako Erresumakoa[11]. XVIII. mendean, Etxe Handia edo « la Grand'Maison » izeneko eraikina seneskalerriaren egoitza zegoen[12][13]. Anne Zinken ustetan, Akamarrekoarena ez bezalakoa ez den seneskalerri baten egoitza izan zen, Ferrerie auzoa eta agaramontarren eskuetan zeuden nafar udalerriak barnean zituena[9].

Edonola ere, egun, Akamarre Bidaxuneko kantonamenduaren barneko udalerria da eta Euskaltzaindiaren esanetan baxenafar udalerria da[14].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akamarreko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak Alkatea Alderdia
1988-1995 Roger Gestas
1995-2014 Robert Malou
2014-2020 Bernard Montero

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza eta abeltzaintzan oinarritua da. Udalerria Ossau-Irati Jatorrizko Izendapenaren barnean dago.

Herrian altzarigintzan aritutako zenbait enpresa daude, horietatik zortzik Chaisiers de Came izeneko elkartea sortu zuten.

Kultura eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza nagusiak frantsesa eta gaskoia dira. Udalerriak bi lehen mailako eskola ditu: publikoa[15] eta pribatua.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /akamáʁè/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban eta kamutsa azken silaban
  2. /akʰamáʁè/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Akamarre - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Bénédicte Boyrie-Fénié, Dictionnaire toponymique des communes. Landes et Bas-Adour, ed. Institut occitan e CAIRN, Pau, 2005, p. 255-256
  4. Notice du Sandre sur Came[Betiko hautsitako esteka]
  5. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Raymond izeneko erreferentziarako
  6. Orpustan, Jean-Baptiste. (1979). «La Basse-Navarre en 1350» Bulletin du Musée Basque IV - Le Pays de Mixe (84): 86-88..
  7. Goienetxe, Eugène. (1979). Le Pays Basque. Paue: Société nouvelle d'éditions régionales et de diffusion, 139 or..
  8. Zink, Anne. (1993). L'héritier de la maison - Géographie coutumière du Sud-Ouest de la France sous l´Ancien Régime. Éditions de l'EHESS ISBN 2-7132-0996-X..
  9. a b Zink, Anne. (2000). Pays ou circonscriptions. Les collectivités territoriales de la France du Sud-Ouest sous l'Ancien Régime. Publications de la Sorbonne, 34-35 or. ISBN 2859443894..
  10. Les Basques de Labourd, de Soule et de Basse-Navarre, leur histoire et leurs traditions. .
  11. Urrutibéhéty, Clément. (1964). «La Bidouze et les seigneurs de Gramont» Bulletin de la société de Borda: 345..
  12. Robert, Jean. (1984). Des travaux et des jours en piémont pyrénéen : Bidache. Barenbach: Éditions Jean-Pierre Gyss, 28 or..
  13. Robert, Jean. (1970). «Une forge de l'ancien duché de Gramont» Bulletin du musée basque (47): 18..
  14. EODA
  15. Eskola publikoaren webgunea

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]