Eztabaida:WYSIWYG
Akronimoaren euskaratzea[aldatu iturburu kodea]
"ikusten duzuna da lortuko duzuna" ez da itzulpen zuzena. "Ikusten duzun hori lortuko duzu" izan behar luke. Eskerrik asko. —Aurreko iruzkin sinatugabea 65.92.227.186 (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du (data: 2014-11-13, 15:22).
- Lehen forma hori ere zuzena da, tradizioan askotan erabili den egitura baita. Euskara guztiz jatorra. Hona adibide batzuk, hainbat euskalkitakoak:
- Joakin Lizarraga: Zenbait sanduen biziak, asteaz datozinak, kontatzeko bere kargukoei, XVIII. mendea:
- «In bear duzuna da joan ta ekarri Atanasiok eman zizun mantoa estaltzeko gorputz gau.»
- Pablo Fermin Irigarai «Larreko»: Lekukotasuna, 1936
- «Zuk ez duzuna da euskaraz idazteko oitura»
- «zuk egin bear duzuna da, Baionako Eskualduna irakurri»
- Beñat Larregi: Zenbeit sainduen bizitzea, XVIII. mendea:
- «zuk merezi duzuna da ifernuko sua, su bat behinere iraungituren ez dena, eta bethi indar bera izanen duena.»
- Joanes Haranburu: Debozino eskuarra, XVIII. mendea:
- «zuk eskatzen duzuna da borondate ona, amorio egiazkoa, aithor bihotzetikakoa eta ohore perfeta»
- Joan Piarres Duvoisin: Liburu ederra, 1856:
- «Zuk nahi duzuna da, nere arimaz artha har dezadan, eta hiltzeko bezala bizi nadien.»
- Jose Antonio Uriarte: Biblia, 1859:
- «zuk egin dezuna da, neri aserretu erazitzea»
- Sebastian Mendiburu: Igande eta festegunetarako irakurraldiak, XVIII. mendea:
- «zuk jakin behar dezuna da Jerusalendarren gaurko lan onekin adirazten digula Elizak besterik ere»
- Joakin Lizarraga: Zenbait sanduen biziak, asteaz datozinak, kontatzeko bere kargukoei, XVIII. mendea:
- Ikusten duzunez, ez dago zertan hori aldatu, tradizioak erabat euskara egokitzat erakusten digu egitura hori. --Xabier Armendaritz 2014-11-13, 19:33 (UTC)