Hebeloma versipelle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hebeloma versipelle
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
GeneroaHebeloma
Espeziea Hebeloma versipelle
Gillet, 1876

Hebeloma versipelle Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ez oso haragitsua, hasieran ganbila, gero zabaldua eta titi pixka batekin. Denbora hezearekin likatsua eta marroi-gorrixka kolorearekin, diskoan ilunagoa ertzetan baino, baina ez du mesophaeum-ak beste kontraste. Ertzean errezel zuri zetadun iheskor bat eramaten du.

Orriak: Eskotatuak, estu, hasieran zurixkak eta gero okre kolorekoak pixka bat koskadun ertzarekin.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, haritsua eta zaila, gaztetan betea eta gero barnehutsa: gortina iheskor baten arrastoak izaten ditu eta azpian beherantz zuzendutako ezkatak. Normalean zurixka, baina ilundu egiten da eta marroi bihurtzen da oinarrian.

Haragia: Zurixka kapelan eta marroia oinean, zertxobait iluntxoagoa oinarrian. Usain leunarekin eta zapore akre samarrarekin. Espora-jalkina lehoi-gorrixka kolorekoa.[2]

Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera. Soilguneetan eta konifero basoen bide ertzetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia, Australia.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 240 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. Hebeloma versipelle: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]