Kerberos (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kerberos
New Horizons zundak Kerberosi ateratako argazkia.
Aurkikuntza
Aurkitzaileak

Showalter, M. R.

Data

2011ko ekainaren 28

(2011ko uztailaren 20an egiaztatua)an

Izendapenak

S/2011 P 1, P4

Kategoria

Transneptunotar objektua

Satelitea

Elementu orbitalak
Makurdura orbitala

0,389°±0,037°

Ardatzerdi handia

57.783±19 km

Eszentrikotasuna

0.00328 ± 0.00020

Elementu orbital eratorriak
Orbita periodo siderala

32.16756±0.00014 egun[1]

Noren satelitea?

Plutonena

Ezaugarri fisikoak
Masa

1.65×1016 kg

Dimentsioak ≈ 19 × 10 × 9 km
Diametroa

13-34 km

Biraketa periodoa

5.31 ± 0.10 egun

Itxurazko magnitudea

26.1±0.3

Albedoa

0.56 ± 0.05

Plutonen lau sateliteren orbitak ikus daitezke irudi honetan.

Kerberos edo Zerbero (bere behin-behineko izena S/2011 P 1 izan zen eta modu informalean P4 bezala ere ezagutzen da) Plutonen satelite natural txiki bat da. Hubble espazio-teleskopioak aurkitu zuen 2011ko ekainaren 28an eta urte horretako uztailaren 3 eta 18an argazkiak atera zizkion berriz, horrela, 2011ko uztailaren 20an Plutonen satelitea zela egiaztatu ahal izan zen.[2] 13 eta 34 km arteko diametroa du gutxi gorabehera, beraz, Styxen ondoren,[3][4] Plutonen sateliterik txikiena dela esan dezakegu, satelite nano honen diametroa 10 eta 25km artekoa dela pentsatzen baita. Kerberosek 59 000 km-ko orbita biribil eta ekuatorial bat du. Satelitea Nix eta Hidraren artean dabil orbitan eta 31 egun lurtar behar ditu Plutonen inguruan bira oso bat emateko.[5]

Lehenagotik, 2005ean, sateliteari nahigabe argazkiak atera zitzaizkion arren, bere itxurazko magnitude txikiak (+26,1) eraginda ezin izan zen ikusi, honek astronomoak kamera indartsuago bat erabiltzera behartu zituen, izan ere, Hubbleren kamera boteretsuena erabili zuten (faint objects) satelitea argazki batean era txukunean islatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]