Lactarius mitissimus
Lactarius mitissimus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius mitissimus Fr., 1838 |
Lactarius mitissimus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Heilmann-Clausen eta beste autore batzuen arabera izen hau Lactarius aurantiacus-en sinonimoa da.
Sinonimoak: Lactarius aurantiofulvus, Agaricus sororius, Agaricus mitissimus, Lactifluus mitissimus, Lactarius aurantiacus var. mitissimus.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik deprimitu-inbutu formarakora, erdian titia mantenduaz, azal leuna, distiratsua, likatsua hezetasunean, banaezina, pixka bat belusduna, laranja bizi kolorekoa (ertzean argitu egiten da).
Orriak: Adnatuak edo dekurrente samarrak, estu, okertuak, lamelulekin, laranja argi kolorekoak edo krema kolorekoak. Latex ugari, zuria eta kolorez aldatzen ez dena.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen dutenak.
Hanka: Liraina. 8 cm arteko garaierakoa, estua, zilindrikoa, barnehutsa, laranja argi kolorekoa, zurixka eta estutua goialdera.[2]
Haragia: Sendoa baina gutxi, zuria (gris arrosarako joerarekin). Lizun usain ahulekoa, hasieran zapore gozoa, baina berehala mikatza bihurtzen da, baita pikantea ere.
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen duelako ebakitzean edo haustean.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Lactarius mitissimus eta Lactarius aurantiacus-en arteko desberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lactarius mitissimus eta Lactarius aurantiacus hainbat desberdintasun dituzte. Hona hainbat bereizketa:
- Kolorea: Lactarius mitissimus-ak, gehienetan krema koloreko hodia du, hori argia edo ilegabea. Lactarius aurantiacus kolore laranjatik laranja distiratsua du txanoan.
- Lekua: Lactarius mitissimus, gehienbat zuhaitz hostoiraunkorrak azpian, bereziki pinuak, aurkitzen da. Lactarius aurantiacus hostoiraunkorrak baino gehiago hosto erorkorrak dituen tokietan agertzen da, batez ere zuhaitz hostoiraunkorren azpian.
- Tamaina:Lactarius mitissimus, hodiaren diametroa gutxitik handira (5-15 cm artekoa) alda daiteke. Lactarius aurantiacus, hau ere bai, gutxitik handira (4-10 cm artekoa) alda daiteke.
- Mikologiako ezaugarriak: Lactarius mitissimus, hodiaren azpialdea zuri-horia izateaz gain, hodi eta zurenbidearen arteko estalkia dauka. Lactarius aurantiacus, berriz, estalki gorrixka eta irregularra izaten du, eta horrek hodia babesten du.
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Laranja kolore distiratsu eta bereizgarriagatik bereizten da. Antzeko Lactarius batzuk: Lactarius lacunarum (latexa hori bihurtzen da). Lactarius fulvissimus (sendoagoa, ertz izurtua). Lactarius aurantiacus (hostozabaletan). Lactarius lapponicus, Lactarius aurantiofulvus etab.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udazkenean. Mendiko pinudietako iratze eta sastrakadien artean
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 90 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ Lactarius mitissimus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.