Lactarius repraesentaneus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius repraesentaneus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius repraesentaneus
Britzelm., 1885
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel zapaldua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora horiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Lactarius repraesentaneus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Nahasmendu gastrikoak sortzen ditu. Antibiotiko jarduera du.

Sinonimoak: Lactifluus repraesentaneus, Lactarius scrobiculatus var. repraesentaneus, Lactarius repraesentaneus var. speciosus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Handia, 5 eta 18 cm bitarteko diametrokoa, ganbila eta ertz inbolutotik laura eta deprimitua (loreontzi itxurakoa), ertz iletsua. Kapelaren azala likatsua hezetasunarekin, tomentuduna, eremu zirkularrik gabe, horixka kolorekoa, igurtzitakoan morez zikintzen da.

Orriak: Adnatu-dekurrenteak, estu, zuritik hori-laranja kolorera biratzen gaztetan, igurtzitakoan orban purpura kolorekoak agertzen zaio.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 eta 11 cm bitarteko garaierakoa, likatsua, betetik barnehutsera, escrobikulatua, zuri-hori–laranja kolorekoa, lila-purpura kolorez zikintzen da, oinarriko mizelioa zuria. Latex zuria, ebakitzean more-lila kolorekoa bihurtzen da.

Haragia: Hauskorra, pikortsua, zuria, ebakitzean lila kolorekoa bihurtzen da. Potasarekin gorri kolorea hartzen du. Usain lurrintsua gaztetan, usain lehorra, xaboiarena. Hasieran zapore leuna, gero akrea eta pixka bat mingotsa bihurtzen da. Espora-jalkina krema-horixka kolorekoa.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa “lac” “lactis” esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Repraesentaneus epitetoa latinetik dator, erakusgarri esan nahi duen “repraesentaneus” hitzetik. Bere itxura ikusgarriagatik.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius scrobiculatus delakoan latexa hori-sufre kolorekoa bihurtzen da eta haragi pikantea du. Lactarius uvidus txikiagoa da (3-7), ez du ertz iletsua, hanka eskrobikulu gabea eta zaporea atseginetik mingotsera,[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Izeien iparraldeko basoetan, eremu menditsuetan. Europan, sahatsen eta urkien azpian lurzoru ez karetsuetan, urria.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Groenlandia, Europa, Errusia, Japonia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 146 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 379 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Lactarius repraesentaneus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]