Lurraren kokalekua unibertsoan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lurrak unibertsoan duen kokalekuari buruzko ezagutza 400 urtez teleskopio bidez burututako behaketei esker eraiki da eta aurreko mendean findu zen. Antzinako Lurra unibertsoaren erdigunetzat jotzen zen, eta unibertsoa begi hutsez ikusten ziren planetez eta periferiako izar finko batzuez osatua zegoela uste zen. XVII. mendean heliozentrismoa onartu zenetik, William Herschel eta beste zenbait astronomoen behaketek Eguzkia disko itxurako galaxia erraldoi baten eta beste hainbat izar ugariren erdian zegoela frogatu zuten. XX. mendean Edwin Hubblek burututako nebulosa espiralen behaketek geure galaxia hedatuz zihoan unibertso bateko milaka miloi galaxien arteko bat bakarra besterik ez zela azaleratu zuten, galaxia multzo eta galaxia supermultzoetan pilaturik. XX. mendearen amaieran, unibertso behagarriaren egitura orokorra argituz zihoan, galaxia filamentu eta huts sare erraldoia osatzen zuten galaxia multzo handiekin. Galaxia multzoak, filamentuak eta hutsak Unibertsoan ikus ditzakegun egitura koherente handienak dira. Oraindik maila handiago batean (1.000 megaparsec baina gehiago) Unibertsoa homogeneoa bilakatzen da, alegia, bere zati guztiek, bataz beste, dentsitate, osagarri eta egitura berberak dituztela.

Unibertsoak erdigunerik edo mugarik ez duela uste denetik, Lurra unibertsoan kokatzeko erreferentzia puntu berezirik ez dago. Eskala ezberdinetan dauden egiturekiko Lurraren kokapenaren erreferentzia egin liteke. Gure Unibertsoari buruzko hipotesi ugari aipatu izan dira, adibidez, bere tamaina infinitua izatea edota multibertso baten zatia izatearen aukera egotea, halere, orain arte hipotesi horiek egiaztatzeko frogarik ez da topatu ahal izan.

Gure kokalekua unibertso behagarrian adierazten duen diagrama. (sakatu hemen handiagoa ikusteko.)
Gure kokalekua unibertso behagarrian adierazten duen diagrama. (sakatu hemen handiagoa ikusteko.)
Erreferentzia Diametroa Oharrak Iturriak
Lurra 12.756,2 km
Ilargiaren orbita 768.210 km Ilargiaren orbitaren bataz besteko diametroa Lurrarekiko
Geoezpazioa 6.363.000–12.663.000 km Lurraren eremu magnetikoaren eraginpean dagoen eremua
Lurraren orbita 299,2 miloi km

2 UA || ||

Barne eguzki-sistema ~6,54 AU
Kanpo eguzki-sistema 60,14 AU
Kuiper gerrikoa ~96 AU
Heliosfera 160 AU
Disko sakabanatua 195,3 AU
Oorten hodeia 100.000–200.000 AU

0,613–1,23 pc || ||

Eguzki-sistema 1,23 pc
Izarrarteko Hodei Lokala 9,2 pc
Burbuila Lokala 2,82–250 pc
Gould gerrikoa 1.000 pc
Orion besoa 3.000 pc (luzera)
Eguzki-sistemaren orbita 17.200 pc
Esne Bidea 30.000 pc
Esne Bidearen azpitaldea 840.500 pc
Talde Lokala 3 Mpc
Eskualde lokala 7 Mpc
Virgoren superkumulua 30 Mpc
Laniakea 160 Mpc
Unibertso behagarria 28.000 Mpc
Unibertsoa Gutxienez 28.000 Mpc

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]