Salubiarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Salubiarrak edo Salii (antzinako grezieraz: ΣάλυεςSalyes; latinez: Salluvĭi edo Saluvĭi) egungo hegoaldeko Frantziako Durance ibaiaren lautada okupatzen zuen tribu zelto-ligur[1] bat izan zen.

Ventimiglia eta Marseilla artean bizi zirela uste da. Bere hiriburua, Entremonteko oppiduma zen, Duranceko pasabideetatik Alpeetako pasabideetara bitarteko barne ibilbidearen eta kostalderako bidearen arteko bidegurutzean. Hiriburuaz gain, bere lurraldeko hiriak ziren Tarusco edo Tarasco (Tarascon), Arelate (Arles), Glanum (Saint-Rémy-de-Provence) eta Ernaginum (Saint-Gabriel, egun Tarascon barnean).

Erromatarrek menderatutako Galiako lehen herria izan ziren, Proventzaren konkista hasiz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Histoire d'une ville. Aix-en-Provence. Scéren-CRDP de l'académie d'Aix-Marseille, 20 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.