Amundsen espedizioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amundsen espedizioa
Irudia
Motaikerketa espedizioa
polar expedition (en) Itzuli
Denbora-tarte1910eko ekainaren 3a - 1912ko urtarrilaren 30a
Parte-hartzaileak
OntziFram
Helburuhegoburua

Amundsen espedizioa hego polora iritsi zen lehen espedizioa izan zen, Roald Amundsen esploratzaile norvegiarrak gidatua. Amundsen, espedizioko lau kiderekin batera, 1911ko abenduaren 14an iritsi zen Polora, Robert Falcon Scott ingelesak gidatutako Terra Nova espedizioko taldearekin alderatuta bost aste lehenago. Amundsen eta bere taldea onik itzuli ziren basera, eta geroago jakinarazi zieten Scott, beste lau lagunekin batera, itzulerako bidaian hil zirela.

Hasiera batean, Amundsenen asmoa Artikora iritsi eta ipar poloa konkistatzea zen; horretarako, izotz artean nabigatzeko prestatutako itsasontzi bat erabili zuen. Fram, Fridtjof Nansenen esplorazio polarreko ontzia, tripulatzeko eta gidatzeko baimena lortu zuen, eta bere proiektua finantzatzeko diru kopuru handia biltzea lortu zuen. 1909an, ordea, Frederick Cook eta Robert Peary bere arerio estatubatuarrek ipar polora iritsi zirela iragarri zuten, Amundsenen planak behera botaz. Egoera ikusita, bere planak aldatzea eta hego polorako espedizio baterako prestaketei ekitea erabaki zuen; publikoa eta babesleak bere ondoan mantenduko ote ziren ziur egon gabe, bere helburu berria isilpean gorde zuen. 1910eko ekainean abiatu zenean, tripulazio gehienak Artikorako bidaia baten hasiera zela uste zuen.

Amundsenek «Framheim» izeneko base antartikoa ezarri zuen Baleen badian, Ross izotz hesiaren parean. Hilabeteak prestatzen eman ondoren, biltegien ezarpena eta ia hondamendira iritsi zen irteera faltsu bat, bera eta bere taldea 1911ko urrian Polorantz abiatu ziren. Ibilbidean zehar, Axel Heiberg glaziarra aurkitu zuten, Antartikako goi-ordokiraino eta, azkenik, hego polorainoko bere bidean lagundu ziena. Eskien erabileran zuten maisutasuna eta txakurrek higiarazitako lerekin izandako esperientziaren ondorioz, bidaia nahiko azkarra eta arazo handirik gabea izan zen. Espedizio honen beste helburu batzuk Eduardo VII.a Erregearen penintsularen lehen esplorazioa eta esplorazio ozeanografiko zabala izan ziren.

Espedizioa arrakastatsua eta txalogarria izan zen arren, Scotten patu tragikoak bere konkista opakatu zuen. Bestalde, Amundsenek bere planen aldaketa isilpean gordetzea erabaki izana nahiko kritikatua izan zen. Historialari modernoek Amundsen eta bere taldearen gaitasun eta kemen handia aitortzen dute; Hego Polo Geografikoan dagoen ikerketa zientifikoko estazioak bere izena jaso zuen Scottekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Antartika
Artikulu hau Antartikako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.