Arturo Uslar Pietri
Arturo Uslar Pietri (Caracas, 1906ko maiatzaren 16a - Caracas, 2001eko otsailaren 26a) venezuelar ekonomista, politikari eta idazlea izan zen.
Kargu politiko askoren ardura izan zituen; Lehendakaritzako idazkari eta Hezkuntzako, Finantzetako eta Kanpo Arazoetako ministro izan zen, besteak beste, baina bere idazlanengatik da, batez ere, ezaguna. Kontakizunak, eleberriak, antzerki-lanak eta saiakerak idatzi zituen. Bere lanetan Venezuelako nekazarien bizitza, Venezuelako historiako pasarteak eta pertsonaien bizitza eta gizarte-gaiak landu zituen, batez ere. Venezuelako idazle berrizaleenetakoa izan zen. 1963an Lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina 1972an politika utzi eta kazetari-lanetan jarraitu zuen harrezkero.
Bere lan aipagarri batzuk El camino de El Dorado (1947), Chúo Gil y las tejedoras (1960), Las vacas gordas y las vacas flacas (1968) eta La vuelta al mundo en diez trancos (1971) dira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1906ko jaiotzak
- 2001eko heriotzak
- Venezuelako politikariak
- Venezuelako idazleak
- Venezuelako saiakeragileak
- Literaturako Asturiasko Printzesa saridunak
- Errealismo magikoa
- Ohorezko Legioko gurutze handiak
- Venezuelako Unibertsitate Zentraleko ikasleak
- Venezuelako literatura kritikariak
- Caracasen hildakoak
- Gaixotasun kardiobaskularrek hildakoak