Burgue-Erango-Erreiti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burgue-Erango-Erreiti
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaAgaramont
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofizialaBergouey-Arancou-Viellenave
Posta kodea64270
INSEE kodea64113
Herritarraburguetar, erangoar, erreitiar
Kokapena
Azalera16,77 km2
Garaiera12-166 metro
Distantzia46,1 km (Donibane Garazitik)
Datu gehigarriak
Sorrera1973ko urtarrilaren 1a
Desegitea1977ko azaroaren 15a


Burgue-Erango-Erreiti[a] Euskal Herriko udalerri konposatu zahar bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Agaramont eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 46,1 kilometrora. Altuera 12 eta 166 metro artekoa da, eta 16,77 km²-ko azalera hartzen du.

Udalerria Burgue (herriko etxea dagoen tokian), Erango eta Erreiti herrietako lurrek osatzen dute. 1973ko urtarrilaren 1an sortu zen, aurreko hiru udalak desagertu zirenean, eta 1977ko azaroaren 15ean desegin zen, Erango eta Burgue-Erreiti udalerrietan banandu zenean.

Bertako biztanleak burguetarrak, erangoarrak eta erreitiarrak ziren.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgue-Erango-Erreiti beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren izena osatzen duten herrien izenek osatzen dute, hau da, Burgue, Erango eta Erreiti, gidoi batez elkartuta. Hiriburua den herria, Burgue, da lehena. Frantsesezko Erreiti (Viellenave-sur-Bidouze) izenaren luzera dela eta, izen konposatua erabiltzen denean bakarrik murriztu da Viellenave partera, nahiz eta bakarrik dagoen herria izendatzeko forma osoa erabiltzen den frantsesez antzeko izenak dituzten beste herrietatik bereizteko. Prozesu hori gainerako hizkuntza erromantzeek errepikatu dute asimilazioz, okzitanieraz izan ezik, hizkuntza horretan koordinazioaren uztarketekin tradiziozko lotura mantentzen baita.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973ko urtarrilaren 1ean Bidaxuneko kantonamenduko Burgue, Erango eta Erreiti antzinako udalerriak batu eta Burgue-Erango-Erreiti udalerria sortu zuten.

1977ko azaroaren 15ean udalerria desegin zen:

  • Erango, berriro udalerri independente bihurtu zen
  • Burgue eta Erreiti antzinako udalerriak elkarrekin jarraitu eta Burgue-Erreiti izeneko udalerri berria sortu zuten.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /buʁ̞ɣ̞úe eʁ̞ánɣ̞ò eʁe.íti/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]