Erreiti

Koordenatuak: 43°24′55″N 1°03′42″W / 43.4153°N 1.0617°W / 43.4153; -1.0617
Wikipedia, Entziklopedia askea
Erreiti
 Nafarroa BehereaEuskal Herria
Erreitiko zubia eta errota Biduze ibaiaren gainean

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
EskualdeaAgaramont
UdalerriaBurgue-Erreiti
Administrazioa
Motaherri
Izen ofiziala Viellenave-sur-Bidouze
Posta kodea64270
Herritarraerreitiar
Geografia
Koordenatuak43°24′55″N 1°03′42″W / 43.4153°N 1.0617°W / 43.4153; -1.0617
Azalera3,36 km²
Garaiera35 metro
Distantzia45,8 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria33 (2018ko urtarrilaren 1a 2)

Erreiti[a] Euskal Herriko udalerri zaharra eta herri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Agaramont eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 45,8 kilometrora. Purgua itsas mailatik 35 metrora dago, eta 3,36 km²-ko azalera hartzen du. 2018ko urtarrilaren 1a egunean 33 biztanle zituen.

1977ko azaroaren 15tik Burgue-Erreiti udalerrian dago, ondoko Burgue herriarekin batera. Ordura arte udalerri independentea izan zen, data horren eta 1973ko urtarrilaren 1aren arteko denbora izan ezik, orduan Burgue-Erango-Erreiti udalerriaren parte izan baitzen. Biduze ibaiaren ezkerraldean dago. Agaramont leinuaren jatorrizko sorlekua da, eta han izan zuten jatorrizko gaztelua, Agaramonteko gaztelua.

Bertako biztanleak erreitiarrak dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreiti beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa modu bakarran agertu da historian zehar:[1]

  • Villanueva (1247)
  • Reyti (1257)
  • Villa nova super castro de Agermont (1293)
  • Vielenave (1300)
  • Villanaua' (1308)
  • Bielenave (1356)
  • Erreyti (1381)
  • Viellenave (1756)
  • Viellenave (1818)
  • Erreiti (1826)
  • Viellenave (1863)
  • Erriti (1870)
  • Herriti (1961)
  • Erreiti (1974)
  • Erreiti (2003)

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jatorrizko izena argia eta gardena da: Hiriberri. Izen hori Euskal Herri osoan zabaldu da, baina gehienbat Nafarroako lurraldeetan, eta herri berri bati egiten dio erreferentzia. Izen horretarako termino bat duten gainerako hizkuntzetan, hitzez hitzeko itzulpena da. Frantsesaren kasuan, Vièlanava okzitanieraren asimilazio fonetikoa da, herrialde honetako okzitanierazko lurraldeetan gertatzen den bezala.

Hainbat herrik izen bera izatearen arazoa saihesteko (Nafarroa Beherean bakarrik dago beste bat, Hiriberri Garazi), izen bat gehitu ohi zaie, eta horretan hizkuntza erromantzeak desberdindu egiten dira. Frantsesak eta okzitaniarrak Biduze ibaia hartzen dute erreferentziatzat, eta, beraz, hitzez hitzeko itzulpena "Biduzeren gaineko Hiriberri" izango litzateke. Nafar erromantzez, berriz, kokatuta zegoen eskualdea (Amikuze) erabiltzen zen, gainerako kasuetan Nafarroan gertatzen den bezala (Hiriberri Aezkoa, Hiriberri Deierri, Hiriberri Artzibar...), nahiz eta gaur egun Agaramonten dagoen.

Hala ere, historikoki erregistratutako apelazioetatik ondoriozta daitekeenez, Erreiti beti deitzen zen "Hiriberri" bakarrik, apelatiborik gabe, izen bereko gainerako herriek ez bezala. Hori dela eta, euskaraz Hiriberribeheiti bezala ezagutu zen goiz-goizetik, Hiriberri deituriko gainerako herriekiko bere beheragoko posizioa adieraziz. Izen hain luze hau aldizka uzkurtu zen: Hiriberribeheiti > Iriberribeiti > Errbeiti > Erreiti. Forma hau XIII. mendetik behintzat frogatuta dago, eta horrela ezagutu izan da beti euskaraz.[2]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Behereko iparraldean dago. Biduze ibaiak berarekin udalerria osatzen duen Erreititik bereizten du. Hegoaldean zein mendebaldean, aldiz, Amikuzeko herri batzuk ditu auzokide: Bizkai, Martxueta, Arrueta eta Sarrikota. Zati handi batean hegoaldeko muga Biduzeren ibaiadarra den Minhurrieta eta bere urak azken honetara isurtzen duen Mulari (la Moulary) errekek markatzen dute.

Denbora luzez hauxe izan da hizkuntza-muga, Agaramont eskualde gehienbat gaskoieradun eta Amikuze euskaldunaren artekoa.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altuera apaleko lurrak dira: tontorrik garaiena 166 mkoa da, mendebaldeko muturrean, ia Arrueta-Sarrikotarekiko mugan. Baxuena Biduzeren ertzean, udalerri izan zenaren iparraldean, 18 bat mtan.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri gisa ageri den errolden artean[3] lehenean (1820koa)) 199 biztanle zituen. 1921ekoan 97 zituen.

1968an 17 etxe zituen.

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparralderantz doan errepide lokala berehala Biduze zeharkatuta Burguen sartzen da; bien arteko zubiari "Erreitikoa" deitzen zaio; hauxe da Bidaxune eskualde eta kantonamendu bururako bideetako bat, Akamarretik pasatzen dena. Hegoalderantz beste errepide lokal batek eramaten gaitu Amikuzera, Labetzera hain zuzen. Mendebalderantz D 310 jarraiki Sarrikotara hel daiteke eta hortik ere, besteak beste, Bidaxunerantz jo, Amikuzeko oihana zeharkatuz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agaramonteko leinuaren jatorriaren lekua, Erdi Aroan Biduzez bestaldera eraikitako Burgueren "hiri berria" (vièla nava).

XVI. mendean "aitonen semeen" etxe hauek aipatzen dira dokumentazioan: Salanoa, Etxeberria, Ipuztegia, Zabaltza, Iriondoa, Elgea eta Iriartea. Ikusten denez, geroago okzitanieraren eremu linguistikoan egongo zen honetan toponimia euskalduna arrunta zen.

Eraikin historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agramondarren lehen gazteluaren[4] (XI. edo XII. mendean eraikitakoa) aztarnak daude; beren izena darama: "Agaramonteko gaztelua". Herritik mendebaldera dago, Mulari/la Moulary izeneko 111 mko muinoan.
  • Barnetxe etxaldea XVII. mendekoa da.
  • Laborde (oc Labòrda)-Ospital etxea: Donejakue Bidearen mugarria zen.
  • "Erreitiko zubi erromatarra" Euskal Herriko beste zubi askoren moduan, nahiz eta izenean erromatarra dela izan, askoz berandukoagoa da. Lehen aipamenak XII. mendekoak dira eta aztarnarik zaharrenak XVII. mendekoak. Lau arkuz osaturikoa da eta Biduze gurutzatzen du, Burguerako bidean.
  • Zubiaren ondoan dagoen errota, XII. mendekoa hau ere, nahiz eta XVII. mendean berreraikia izan.
  • Donejakue eliza (frantsesez Saint-Jacques-le-Majeur, okzitanieraz glèisa de Sent Jacme), XIII. mendekoa eta XIX. mendean berriztatua izan zen. Donejakue Bidearen ondoan dago kokaturik (bideetako bat herritik pasatzen da) eta monumentu historiko dago izendatua, portiko erromanikoa dela eta. XV. mendeko sakristia, bi beirate (bakoitzean Donejakue eta Jeanne d'Arc daude irudikaturik).
  • Hilerrian zenbait hilarri diskoidal ikus daitezke, zaharrena 1672koa.

Udalerri-aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973 arte udalerri propioa izan zuen. Urte horretan beste bi auzo-herrirekin Burgue-Erango-Erreiti izenekoa osatu zuen. Honek, ordea, ez zuen luze iraun eta 1977an Erango bereizi eta gainontzeko biek egungo Burgue-Erreiti eratu zuten.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaia uztailean izaten da, Donejakuerekin.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /eʁe.íti/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Erreiti - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  2. Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque: noms des pays, vallées, communes et hameaux de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Press. Univ. de Bordeaux ISBN 978-2-86781-396-2. (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
  3. Erreiti Euskomedian.
  4. Agaramonteko gaztelua hiru.com-en.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]