Elai-Alai Kultur Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elai-Alai Kultur Elkartea
Datu Orokorrak
Barne egitura
Sorrera-data1962
Bestelakoak
Webguneahttp://www.elai-alai.org/

Elai-Alai Kultur Elkartea 1962an Portugaleten sortutako kultur elkartea da.

Euskal kultura tradizionalaren ezaugarri eta berezitasunak berreskuratu eta zabaltzea helburu ditu elkarteak, euskal dantza, musika eta folklore-ekitaldien bidez.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elai Alai dantza eta musika taldea Portugaleten jaio zen 1962an, herri ekimenaren ondorioz eta bokazio sekularrari jarraituz. Harrezkero, taldearen nortasuna eta ospea Euskal Herriko mugen barruan eta kanpoan finkatu dira, euskal folklore aberatsa berreskuratzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko etengabeko lanari esker. Nazioarteko hainbat ekitalditara gonbidatu dute taldea, eta arrakasta handia lortu izan du. Bere errepertorioan Euskal Herri osoko dantzak sartzen dira.[2]

Jarduerak eta jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elai Alai Dantzari Taldea gaur eguneko Elai-Alai kultur taldearen sorleku izan zen hasieran. Kultura tradizionaleko zentroa. Bere egitekoa euskal sustraia berrezitzeko bideratzen du, musikariak, dantzariak, artisauak eta abar sortuz. Horrela urteetan zehar hainbat urrats egin dituzte: Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatzea,[3][4] Kultura Tradizionaleko Topaketak, Elai Alai Dantza Taldea, Folklore Azoka eta Dantza ta Musika Eskola, besteak beste.[5][1]

Taldeak, bere ibilbide luzean, muntaia ugari egin ditu. Sustraiak, Salazar Dorrea, Lehen, Orain eta Beti eta Santiago dira horietako batzuk.[6] Muntaketa horietan guztietan bilakaera tekniko eta koreografikoa ikusi ahal izan da.

Landutako dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko zazpi lurraldetakoak diren honako 37 dantza landu eta plazaratu ditu Elai-Alai taldeak:[7]

Bizkaikoak (10)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabakoak (5)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itsua
  • Biasteriko jota
  • Lezeako Zortzikoa
  • Oiongo dantzak
  • Villabuenako paloteatuak

Gipuzkoakoak (6)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oñate Korpus Dantzak
  • Adunako azeri dantza
  • Broke Dantzaren zikloa
  • Uztai Haundi Dantza
  • Soinu Zaharrak

Nafarroakoak (12)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lapurdikoak (1)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Beherekoak (1)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuberoakoak (2)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Saez, Gorka. «Portugaleteko Elai-Alai-ren eskola berria» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  2. «Historia» www.elai-alai.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  3. Ezkerra, Estibalitz. (2001-07-27). Lehio bat munduko folkloreari zabalik. Lehenengo jardunaldiak Burundiko Batinbo, Eslovakiako Turiec eta Portugaleteko Elai Alai taldeak bilduko ditu. Euskaldunon Egunkaria.
  4. «KULTURAKO DIPUTATUAK PORTUGALETEKO FOLKLORE JAIALDIAREN BALIOA NABARMENDU DU EUSKAL KULTURA MUNDUAN ZABALTZEN DUEN ENBAXADORE GISA - Komunikazioa - Bizkaia.eus» web.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  5. «ELAI- ALAI» www.elai-alai.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  6. «SUSTRAIAK (Raíces)» www.elai-alai.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  7. «Repertorio» www.elai-alai.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]