Lankide:Epeldebgmailcom/Noticias de Álava

Wikipedia, Entziklopedia askea

Noticias de Álava[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedabidearen deskribapen laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noticias de Álava
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelera eta euskara
Argitaratze lekuaGasteiz
ArgitaletxeaGrupo Noticias
Banaketa
Ekoizpen osoaArabako zonalde guztietara
Banatze-eremuaAraba
MaiztasunaEgunerokoa
Salneurria1,7 € (2,1€ larunbatean eta 2,6€ igandean)
Historia
IdeologiaEzkertiarra, euskaltzalea
ZuzendariaMarta Martín
ErredaktoreakSara Cortés, Oscar San Martín, Asier Pérez, Miren Ibañez, Álvaro González, Begoña Martín
ZutabegileakElena Zudaire, Pablo Muñoz, Diana Negre, Jose Ramón, Karmele Jaio, Juanjo Álvarez
https://www.noticiasdealava.eus/

Diario de Noticias de Álava egunkariak Gasteizen dauka egoitza nagusia eta 2005eko apirilaren 14an kaleratu zen lehen alea. Noticias Taldea kazetaritza taldearen parte da. Talde hau Deia egunkariak, Noticias de Gipuzkoa egunkariak, Nafar guztion egunkariak "Diario de Noticias", Onda Vasca Irratiak, Herri Irratiak eta Hamaika Telebistak osatzen dute. Noticias Taldea taldea 2006an sortu zen eta Bilbon dauka bere egoitza nagusia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noticias de Álavaren lehen alea 2005ean kaleratu zen, eta orduz geroztik 1000 ale baino gehiago saltzen dituzte egunero Araba guztian zehar. 1994an sortu zen "Diario de Noticias" egunkaria eredu bezala hartuz sortu ziren Noticias de Gipuzkoa eta Noticias de Álava egunkariak. Egunkariak paperezko edizioaz gain, edizio digitala[1] ere dauka eta 2009tik aurrera bertan kaleratzen dira egunkari fisikoan kaleratzen ziren artikulu batzuk. Egunkaria Araba osoan argitaratzen da esklusiboki.

Edukien azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazioa orotarikoa da, arlo asko lantzen ditu. Baina, gehienbat Arabari eta Euskadiri gertutik eragiten dieten gauzetaz idazten da. Egunkaria gazteleraz eta euskaraz idatzita dago, baina albiste eta atal gehienak gazteleraz daude.

Online edizioko egunkarian 12 aukera daude guztira:

  1. Araba: Gehienbat Gasteizen gertatzen diren aldaketak eta hobekuntzak azaltzen dira hemen, baina Arabako beste herriei atal batzuk uzten zaizkie.
  2. + Local: Arabako zonalde bat zehazki aukeratzeko eta zonalde horri buruzko albisteak zuzenean irakurtzeko aukera ematen da. Horrez gain, Gipuzkoako eta Bizkaiko zonaldeak aukeratu ahal dira.
  3. Alavés: Alavés futbol taldeari buruzko berriak argitaratzen dira atal honetan.
  4. Baskonia: Baskonia saskibaloi taldeari buruzko albisteak kaleratzen dira hemen.
  5. Cultura: Araban egingo diren musika, zinema, antzerki eta azoken agenda kulturala azaltzen da hemen.
  6. Actualidad: Atal honetan Euskadiko Autonomia Erkidegoari eragiten dizkioten aldaketa politiko eta sozialak agertzen dira.
  7. Economía: Euskadiko Autonomia Erkidegoari zuzenean eragiten dizkioten aldaketa ekonomikoak agertzen dira.
  8. Deportes: Euskadiko kirol lehiaketak daude, baina mundu mailako lehiaketak ere. Hala nola, motoziklismoko eta Formula 1-eko mundialak.
  9. Opinión: Atal honetan egunkariko editorialaren, kolumnisten eta egunkariaren erredakzio mahiko iritziak aurkitzen dira.
  10. Vivir: Osasuna zaintzeko aholkuak eta aisialdiari lotutako artikuluak daude atal honetan.
  11. Vivienda: Arabako eskualdean erosi edo alokatu ahal diren etxebizitzak azaltzen dira.
  12. Servicios: Arabako eguraldia, trafikoaren egoera eta albiste gehigarriak aurkitzen dira hemen.

Egunkariaren edizio fisikoan, aldiz, beste era batean antolatuta daude 13 sailak:

  1. Opinión: Atal honetan, online edizioan bezala, egunkariko editorialaren, kolumnisten eta egunkariaren erredakzio mahiko iritziak aurkitzen dira.
  2. Araba: Gasteizen gertatzen diren aldaketak eta herri ekimenak azaltzen dira. Horrez gain, Arabako beste herri batzuen albisteak aurkitu daitezke.
  3. Publicidad: Iragarkiak, normalean etxebizitzari eta Gasteizko zerbitzuei buruzkoak.
  4. Esquelas: Arabako hildakoei utzitako oroitzapen tartea.
  5. Sociedad: Arabako edo beste lurraldetako albisteak aurkitu daitezke hemen. Gai askotariko albisteak izan ahal dira (erlijioa, hezkuntza, gatazka sozialak…).
  6. Politika: Arabako eta Euskadiko politikari erlazionatutako albisteak agertzen dira hemen. Horrez gain, beti aurkitu daitezke Espainiako politikari buruzko albisteak.
  7. Unión Europea: Europar Batasunari zuzenean eragiten dion albisteak kaleratzen dira hemen. Albisteak politikari, gizarteari, osasunari edo ekonomiari buruzkoak izan ahal dira.
  8. Mundo: Mundu mailan eragina duten albisteak kaleratzen dira, egun horretan munduan izan diren albiste garrantzitsuak agertzen dira normalean.
  9. Economía: Euskadiko Autonomia Erkidegoari zuzenean eragiten dioten aldaketa ekonomikoak agertzen dira eta, horrez gain, Espainiako ekonomiari buruzko albisteak aurkitu daitezke.
  10. Deportes: Arabako kirol lehiaketak eta haien inguruko albisteak aurkitzen dira hemen. Horrez gain, Euskadiko eta Espainiar estatuko kirol albisteak aurki daitezke.
  11. Cultura: Euskadiko kultura ekitaldiak eta ikuskizunak agertzen dira. Horrez gain, Espainiako artisten albisteak aurkitu ditzakegu askotan.
  12. Comunicación: Telebista gida agertzen da atal honetan. Gainera, Interneten eragina duten albisteak aurkitu daitezke.
  13. Ocio: Denbora-pasak eta jokoak aurkitzen diren atala da hau. Atal honen ondoren, eguraldia aurkitzen da.

Ildo editoriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago ildo editorialari buruzko informaziorik egunkariaren web orrian, ezta egunkari fisikoan ere. Baina, politika sekzioa erreparatuta Espainiar estatuko politikei garrantzia ematen diola nabaritu daiteke. Hala ikus daiteke apirilaren 13an NTM agentziak kaleratutako albiste batean: “La llegada de Feijóo coloca al PP a tres puntos del PSOE, según el CIS”. [2] Edo egun berdinean Miriam Vázquezek kaleratutako albistean: “La irrupción de Vox en Castilla y León alarma a los gobiernos autonómico”.[3]

Baina, beste aldetik,.euskal abertzaletasuna defendatzen duten titularrak ikus daitezke. Hala nola, apirilaren 13an Alex Larretxik kaleratu zuen artikuluan: “Zupiria critica "las politiquerías" que "no ayudan" a impulsar el euskera”;[4] edo egun berberean Iban Gorritik kaleratutako albistean: “Homenaje a los gudaris por los 85 años de la batalla de Saibigain”.[5]

Beraz, ikus daiteke politikoki euskal kultura defendatzen duen egunkaria dela. Gainera, feminismoa defendatzeko iragarkiak daude. Beraz, tolerantziaren baloreak defendatzen ditu. Esan daiteke, politikoki ezkerreko egunkaria dela balore aurrerakoiak defendatzen dituelako

Hedabidearen zuzendaritza/organigrama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noticias de Álavako zuzendaria, Marta Martín, 2020ko azaroan izendatu zuten Miren Ibañezen kargua ordezkatuz. Horrez gain, egunkari honek lan talde handi bat dauka bere atzean: zuzendaritzari atxikiak: César Martín eta Miren Ibáñez dira. Beste aldetik,  atalburuak: Carlos González, Oscar San Martín, Borja Mallo (Itxiera) eta Álex Larretxi dira. Horrez gain, hainbat zuzendari aurkitzen dira egunkariaren funtzionamendu ona lortzeko: zuzendari nagusia Roberto Ortiz de Urbina 2006tik izendatua, garapen zuzendaria Juan Carlos Cotelo, zuzendari komertziala: Amelia Sancho De la Garza da eta, azkenik, finantza zuzendaria: Francisco Javier Prieto.

Enpresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diario de-ko egunkariak On Revistas y Suplementos S.L.-eko parte dira. Noticias Taldeko enpresako partaideak: Editorial Iparraguirre, S.A. (Deia), Zeroa Multimedia (Diario de Noticias de Navarra S.L), Ediciones Urgull (Diario de Noticias de Gipuzkoa S.L) eta Ediciones Izoria (Diario de Noticias de Álava S.L) dira. Beraz, Noticias de Álava sozietate mugatu bat da, non bazkideek erabakietan eta irabazien banaketan parte hartzen dute, bakoitzak dituen partaidetzen proportzioan.

Negozio eredua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunkari fisikoan iragarkiak jartzeko prezioen taula

Noticias de Álava egunkari fisikoak 1,7 € balio du aste barruan eta bere prezioa larunbatean 2,1€koa da. Bestalde, igandean bere prezioa 2,6€koa da. Hori bai, egunkariaren webguneko notiziak dohainik daude eskuragarri, eta bertan egunkari fisikoko albiste batzuk argitaratzen dira.

Noticias de Álavako webgunean egunkariaren bazkide fisiko bilakatzeko aukera dago eta egunkari fisikoa eskuratzeko hainbat aukera daude. Aukerak denboran ordenatuta daude, urte sasoi desberdinetan (hilabete bat, trimestre bat, semestre bat eta urte oso bat) eta asteko egun desberdinetan (astelehenetik-igandera, astelehenetik larunbatera, astelehenetik-ostiralera, 6 eguneko bazkidetza, egun guztiak larubata ez ezik eta bakarrik asteburua) antolatuta.

Horrez gain, publizitatea erabiltzen dute dirua irabazteko. Prezioek aldaera asko dituzte, kontuan hartu behar delako, iragarkia argitaratuko den asteko eguna, tamaina, orrialdea eta kolorez edo zuri beltzean argitaratuko den. Baina, adibidez aste barruan zehar koloretan eta orrialde bakoiti batean argitaratutako orrialde osoko iragarki batek 5.437€  balio du.


Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunkari fisikoaren salmenten kopuru ofizialak ez dauden arren, egunkari digitalak jauzi kualitatiboa eman du joan den martxoan bere webgunera sartzen diren erabiltzaile bakarren kopuruan. OJD audientzia neurtzaileak eta Google Analytics-ek 2022ko martxoaren 1etik 31ra egindako txostenaren arabera, Noticias de Álava egunkariaren edizio digitalak 86.570 nabigatzaile bakar lortu zituen egunero batez beste.[6] Martxoan zehar webguneak ehun mila erabiltzaile bakar baino gehiago izan zituen hamar aldiz, martxoaren 3an errekorra lortuz 158.006 erabiltzaile bakarrekin. Martxoan bertan milioi bat nabigatzaile bakar gainditu ziren guztira.

Erreferentzia zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «Diario de Noticias de Álava» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  2. (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «La llegada de Feijóo coloca al PP a tres puntos del PSOE, según el CIS» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  3. (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «La irrupción de Vox en Castilla y León alarma a los gobiernos autonómicos» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  4. (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «Zupiria critica "las politiquerías" que "no ayudan" a impulsar el euskera» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  5. (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «Homenaje a los gudaris por los 85 años de la batalla de Saibigain» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  6. (Gaztelaniaz) Evolución Audiencia NOTICIAS DE ALAVA. (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).