Lankide:Urre23/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Skateboarding, skateboard deritzon gurpildun ohol baten gainean ibili eta trukoak (ohol gainean egindako jauzi eta birak)  egiteko kirola da. Oholaren gainean ibiltzeko azalera inklinatu batean maldan behera joan nahiz azalera lau batean hanka batez bultzatu egiten da. Sorkuntzan surf mundua eta ¨underground¨ kulturarekin lotura zeukan nahiz eta gaur egun edozein pertsonak praktikatu.

Skateboarding kirolaren praktikan hiru modalitate bereiz daitezke: sakateboarding bertikalak, U itxurako skate parke eta antzekoetan burutzen dena, kaleko skateboarding-a, kaleak zeharkatu eta horietan aurki daitezkeen oztopoak gainditzea helburua duena eta freestyle edo estilo askeko modalitatea, skateboarding gaineko trukoak(ollie izeneko jauzia, esaterako) eta antzekoak nabarmentzen dituena.

Kirol hau denboraren poderioz garrantzia irabazten joan da eta 2020 japoniako joko olinpikoetan lehenengo aldiz kirol olinpikoa izan da.

HISTORIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skateboarding-a, gaur egun existitzen den bezala, 1940ko hamarkadaren amaieran edo 1950eko hamarkadaren hasieran jaio zen kalifornian. Bertako surflariak itsasoan olaturik ez zegoenean ez aspertzeko hasi ziren skateboarding-a praktikatzen. Horren ondorioz "Espaloiko surfa" bezala ezagutzera eman zen sorreran. Surfak indarra hartu ahala espaloiko surf berri hau ere indarra hartu zuen, kirol  ezaguna bihurtu arte. Inork ez daki nork egin zuen lehen taula; antza denez, hainbat pertsonak antzeko ideiak zituzten aldi berean, ideia guztiek egurrez egindako ohol bati lotutako 4  gurpil zeukaten amankomunean. Lehendabiziz fabrikatutako patineteak Los Angeleseko (Kalifornia) surf denda batek eskatu zituen, surflariek olaturik ez zegoenean erabiltzeko. Dendaren jabeak, Bill Richardek, akordio bat egin zuen Chicago Roller Skate Konpainiarekin patinatzeko gurpilak sortzeko, zurezko ohol karratuekin lotzen zituztenak. Ondorioz, patinatzea hasieran "espaloi surfa" izendatzen zen, eta hasierako patinatzaileek, surfaren estiloa eta trukoak emulatzen zituzten eta oinutsik egiten zuten.


1960ko hamarkadan skateboard oholak modu industrialean eraikitzen zituzten lehenengo enpresak sortu egin ziren. Jack's, Kips', Hobie, Bing's eta Makaha enpresa famatuenak ziren. Hauek surf estiloko ohol txikiak egiten zituzten bertan 4 gurpil lotuta. Bere produktua sustatzeko Larry Stevenson, Makaha enpresaren zuzendaria, erakustaldi desberdinak antolatu zituen produktua saldu ahal izateko. Lehenengo erakustaldietako bat 1963an egin zer Hermosa Beach kaliforniako udalerrian. 1964an Stan Richards kazetariak aurkeztutako Surf's Up telesaian agerraldia egin zuen kirol honek, hau skateboard-ak telebistan egindako lehen agerraldia izan zen.


Ekintza hauek skateboardin kirolaren ospea asko handitu zuten. Arrakasta honekin jarraituz 1964. urtean The Quarterly Skateboarder  aldizkaria kaleratu egin zen, skateboardinari buruzko lehenengo aldizkaria zena. Jhon Severson aldizkariaren nagusiak honako hau idatzi zuen lehenengo argitalpenean:


¨Gaurko skaterrak kirol honen sortzaileak dira, aitzindariak dira, lehenak dira. Ez dago istoriorik Skateboardingean, zugatik egiten ari da orain. Kirola moldatzen ari da, eta uste dugu orain zuzen jokatzeak etorkizun bikaina ekarriko diola kirolari. Zeruertzean ekaitz-hodeiak daude kirolaren aurkariak debekuaz eta murrizketaz hitz egiten ari dira eta.¨


Erregistratuta dagoen lehen lehiaketa 1965. urtean egin zen Kalifornian, konkretuki Anaheim hirian. Kirol hau guztiz berria zenez, soilik 2 disziplina desberdinetan lehaitzeko aukera zegoen: estilo librea lautadan, lautada batean denbora jakin batean skateboard taularekin truko desberdinak egitea, eta eslalom jeitsiera, aldapa behera erlojuaren kontra egindako lasterketa.


Garai honetan skateboard atleta askok ospea lortu zuten hala nola, Danny Bearer, Torger Johnson, Bruce Logan, Bill and Mark Richards, Woody Woodward, etaJim Fitzpatrick. Guzti hauek skateboard gainean surf estiloa imitatzen zuten espaloian ibili aurretik surfean ibiliak zirelako. Patinatzaile, skateboardaren gaiena ibiltzen diren kiloriak, famatuenetariko bat  Patti McGee izan zen. Skateboard gainean ibiltzagatik soldata bat jasotzen zuen lehenetariko atleta izan zen Hobie eta Vita Pak enpresekin babesletza akordio batera heldu ondoren. Bere lan nagusia estatu batuetako hiri desberdinetan skateboard erakustaldiak egitea zen. Hain zen handia bere ospea non 1965. urtean ¨LIFE¨ aldizakariaren azala protagonizatu zuen.


Kirol honen hazkundea aspektu ekonomikoan ere ikusi daiteke, 1963-1965 urteetan Makaha enpresak garai hartan kriston dirutza ziren 4 milloi dolarreko irabaziak izan zituen soilik skateboard praktikatzeko taulak salduz. 1966. urtetik aurrera gizarteko zenbait alderdik skateboarding-aren kontrako kanpaina bat hasi zuten osasunerako arriskutsua zela esanez. Horren ondorioz kirolak indarra galdu zuen eta desagertzeko arriskuan egon zen 70. hamarkadara arte.


1970eko hamarkadaren hasieran, Frank Nasworthy poliuretanoz egindako skateboard gurpil bat garatzen hasi zen, bere enpresari Cadillac Wheels deituz. Material berri horren aurretik, monopatinen gurpilak metalezkoak edo buztinezkoak ziren. Trakzioaren eta errendimenduaren hobekuntza hain handia zen 1972an gurpila jaurti zenetik, skateboarden ospea berehala handitzen hasi zela, enpresek produktuen garapenean gehiago inbertitzea eraginez.


1975ean skatebaordak 1960ko hamarkadatik izandako monopatin lehiaketarik handienetako bat ospatzeko adinako ospea berreskuratu zuen, Del Mar-eko Txapelketa Nazionala, 500 lehiakide izatera iritsi omen zena. Txapelketak bi egun iraun zuen eta Bahne Skateboards eta Cadillac Wheelsek enpresen babesa zuen. Laster Kalifornia osoan zehar skateboarding lehiaketak egiten hasi ziren diruagatik eta sariengatik, mailaketa profesionaleko sistema erabiliz, hala nola Skateboarding California Free Former-eko Munduko Txapelketa Profesionalak, estilo libreko eta slalom-eko lehiaketak zituena.


1976ko martxoan, Skateboard City skatepark-a, Port Orangen (Florida), eta Skatepark Carlsbad, San Diego konderrian (Kalifornia), izan ziren jendearentzat ireki ziren tamaina handiko lehen bi skatepark-ak. Skatepark-ak skateboard kirola praktikatzeko bereziki eraikitako guneak dira truko desberdin asko egitea ahalbidetzen dutenak. 1982ra arte tamaina handiko 200 skatepark inguru eraiki ziren.


Estilo libreko skateboardak osasun ona izaten jarraitu zuen 1980ko garaiean, Rodney Mullen bezalako aitzindariekin, kale modernoko skateboardaren oinarri bihurtuko ziren oinarrizko truko asko asmatu baitzituzten, hala nola, "impossible" eta "kickflip". Estilo libreak kaleko skateboardean izan zuen eragina nabaria izan zen 80ko hamarkadaren erdialdean. Skateboarding-eko "generoen" bat-egite horrek sortutako tentsioei erantzunez, 1980ko hamarkadaren amaieran bilakaera azkarra gertatu zen kaleko patinatzaileari lekua egiteko. Une horretan patinatzaileentzako skatepark gutxi zeudenez, kaleko patinatzaileak merkataritza-guneak eta jabetza publiko eta pribatuak bilatzera bultzatu zituen bere kirola praktikatzeko gune gisa. Enpresek, gobernuek eta jabeek debekatu egin zuten beraien eremu publiko zein pribatuetan skateboard egitea kaleko skateboardaren arrakasta murrituz.


2001ean, monopatinak hainbesteko ospea lortu zuen, 18 urtetik beherako estatubatuar gehiagok (10,6 milioi) skateboarding-a praktikatzen zuten beisbolean jokatzen zutenak baino (8,2 milioi), nahiz eta antolatutako talde-kirol tradizionalak nagusi izangazteen programetan oro har. Era berean, monopatinak parte-hartzaileei muskuluak, hezurrak eta oreka indartzeko  aukera ematen zizkien, baita gazteen osasun mentala hobetzeko aukera ere, elkarrekiko errespetua, sare sozialen sorrera, adierazpen artistikoa eta ingurumenaren balioespena irakasten baitzizkien. Hiri askok planak ezartzen hasi ziren lur publikoak erabilgarriagoak izan daitezen, bereziki skateboarding-erako, patinatzaileak hiriko kaleetatik atera eta skateparketara joatera gonbidatuz.


Urdinez dagoena jada wikipedian zegoen

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian, Sancheski marka izan zen skateboarding zabaltzen aitzindari 1960ko hamarkadaren bukaeran, hainbat hiritan skateboarding-erakustaldiak antolatuz eta Irunen ekoiztutako oholak merkaturatuz. Eskiak egiten zituen Irungo enpresa hark Sánchez-Sky izen batuketa zuen bere izenean.

1970eko hamarkadan Euskal Herrian sortu ziren beste modelo batzuk Zutik Nai izenekoak, Skider, Amaya eta Eibarko GAC enpresak egindako Moby Board direlakoak izan ziren. Monopatina esaten zitzaien gailu hauei 20. mendean Hego Euskal Herrian.