Wikipedia:Txokoa/Laguntza/2010eko ekaina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erreferentziak 2.0[aldatu iturburu kodea]

Laister Euskarazko Wikipedian ere interfazearen itxura aldatuko da eta erreferentziak jartzeko refToolbar tresnak ez du gehiago funtzionatuko. Ingelesezkoan atera dute refToolbar 2.0 eta oso ondo funtzionatzen du. Eu-wikin tresna hori lankide:Inorbez-ek egin zuen, baina badirudi hori egin eta Wikipediatik alde egin zuela. Saiatuko gara berarekin harremanetan jartzen? Bestela orain arteko {{erreferentzia}} ez da erabilgarri izango.--An13sa 11:25, 22 Ekaina 2010 (UTC)

Berdina galdetu behar nuen... erreferentzia bat txertatzera joan naiz eta ezin izan dut goiko botoitxoarekin egin. Zer egin dezakegu? Eposta bat idatzi diot Inorbezi, ez erantzuten duen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:31, 1 Uztaila 2010 (UTC)
Azkenean lortu dut, baina ingelesez funtzionatzen du eta txantiloiek ez dute funtzionatzen. Poliki-poliki saiatuko naiz konpontzen...--An13sa 10:22, 2 Uztaila 2010 (UTC)
Berriro itzuli beharko litzateke dena lehen zegoen bezala jartzeko, ezta? Ufa... nik ezin dut lagundu orain, sentitzen dut. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:29, 2 Uztaila 2010 (UTC)
Gauzatxo batzuk falta dira, baina uste dut garrantzitsuena konpondu dudala. Theklan frogatu eta esan ondo dabilen.--An13sa 17:34, 2 Uztaila 2010 (UTC)