Katanga: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

01:57, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Armarria

Kongoko Errepublika Demokratikoko hegoaldeko eskualdea, Tanganika aintziraren, Zambiaren eta Angolaren artean. 496.887 km2 eta 5.608.683 biztanle (2010) ditu. Hiri nagusiak: Lubumbashi, Kolwezi eta Likasi. Aberastasun handiak daude lurpean: kobrea, kobaltoa, uranioa, zinka, burdina, zilarra, urrea, eztainua eta manganesoa. Upemba eta Kundelunge parke nazionalak daude eskualde horretan.

Historia

Belgikako administraziopean egon zen 1885. urtetik aurrera, eta independentzia-saio ugari izan zen harrezkero. 1960. urtean Kongok independentzia eskuratu zuenean, Shabako eskualdeak Kongotik bereizi nahi izan zuen, Moise Tshombe buru zuela. Shabako independentziaren aldeko askok Angolara erbesteratu behar izan zuten, Kongoko, Belgikako eta Nazio Batuetako militarrek auzian esku hartzea erabaki zutenean. 1977. urtetik aurrera eraso ugari antolatu dituzte Shabako independentziaren aldekoek Angolatik bertatik, arrakastarik gabe.

Erreferentziak