Léon Gaumont: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegiak egindako aldaketa. |
(Ez dago alderik)
|
03:34, 27 abendua 2011ko berrikusketa
Frantses asmatzailea eta industria-gizona (Paris, 1864 - Sainte-Maxime, 1946). Kronofotografoa, lehen zinema-tresnetako bat, asmatu zuen, Demenyrekin batera (1895). Kronofonoa ere hark asmatua da (1902). Zinema mintzatuaren lehen saioa egin zuen. Lehen zinema-estudio frantsesak eratu zituen Buttes-Chaumonten (1906), eta film ugari egin zituen han. Estatu Batuetan, zinema-estudio berriak zabaldu zituen (1911), eta kronokromoa, koloretako filmen aitzindaria, asmatu zuen (1912).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.