Adar eta orrien diagrama: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Estatistika]]n, '''zurtoin-eta-hosto diagrama''' [[aldagai]] bakarreko [[datu]]ak erakusteko era bat da, [[datu diagrama]] bat alegia, [[histograma]] baten antzerakoa, baina aldi berean histogramak dakarren informazio galera ez dakarrena, datu guztien banako balioak atxikitzen dituelako, bi dezimaletaraino bada ere, eta gainera modu ordenatuan (horregatik [[datu taula]] ere badela esan daiteke). [[Datuen azterketa esploratzaile]]an maiz erabiltzen da.
[[Estatistika]]n, '''zurtoin-eta-hosto diagrama''' [[aldagai]] bakarreko [[datu]]ak azaltzeko [[datu diagrama]] eta bat da, [[histograma]]ren antzekoa, datu guztien banako balioak atxikitzen dituelako modu ordenatuan. [[Maiztasun-banaketa]] moduan ere erabil daiteke. [[Datuen azterketa esploratzaile]]an maiz erabiltzen da. Bi zutabe ditu, marra bertikal batez bereizita: ezkerreko zutabean '''zurtoina''' dago eta eskuinekoan '''hostoak''' ezartzen dira.

Zurtoin-eta-hosto diagrama batek bi zutabe ditu, marra bertikal batez bereizita. Ezkerreko zutabeak '''zurtoinak''' barnehartzen ditu. Eskuineko zutabeak '''hostoak''' barnehartzen ditu.


== Eraketa ==
== Eraketa ==


Zurtoin-eta-hosto diagrama bat eratzeko, datuak txikienetik handienera ordenatu behar dira lehendabizi. Har dezagun adibide moduan, ia ordenaturik azaltzen diren datu hauek:
Zurtoin-eta-hosto diagrama bat eratzeko, datuak txikienetik handienera ordenatu behar dira lehendabizi. Adibide moduan, ia ordenaturik azaltzen diren datu hauek:


44 46 47 49 63 64 66 68 68 72 72 75 76 81 84 88 106
44 46 47 49 63 64 66 68 68 72 72 75 76 81 84 88 106

11:55, 30 abendua 2011ko berrikusketa

Estatistikan, zurtoin-eta-hosto diagrama aldagai bakarreko datuak azaltzeko datu diagrama eta bat da, histogramaren antzekoa, datu guztien banako balioak atxikitzen dituelako modu ordenatuan. Maiztasun-banaketa moduan ere erabil daiteke. Datuen azterketa esploratzailean maiz erabiltzen da. Bi zutabe ditu, marra bertikal batez bereizita: ezkerreko zutabean zurtoina dago eta eskuinekoan hostoak ezartzen dira.

Eraketa

Zurtoin-eta-hosto diagrama bat eratzeko, datuak txikienetik handienera ordenatu behar dira lehendabizi. Adibide moduan, ia ordenaturik azaltzen diren datu hauek:

44 46 47 49 63 64 66 68 68 72 72 75 76 81 84 88 106

Jarraian, zurtoinek eta hostoek adierazi behar dutena finkatu behar da. Ohizko eraketan, hostoak datuaren azken zifra adierazten du, zurtoinak datuaren beste zifra guztiak adierazten dituen bitartean.

Adibideko datuei dagokien zurtoin-eta-hosto diagrama hau izango litzateke:

 4 | 4 6 7 9
 5 |
 6 | 3 4 6 8 8
 7 | 2 2 5 6
 8 | 1 4 8
 9 | 
10 | 6
gakoa: 5|4=54
hosto unitatea: 1.0
zurtoin unitatea: 10.0

Ikusten denez, zurtoin modu ordenatuan ematen dira eta guzti guztiak ezarri behar dira, bertan daturik kokatzen ez bada ere. Hostoak ere modu ordenatuan jarri behar dira. Hostoak adierazten dituen zifrak 2 balira (adibidez 123-216-... motako datuak ditugunean esaterako, datu bakoitzeko 2 zifra jarri beharko lirateke zurtoinaren eskuin aldera.

Erabilera

Zurtoin-eta-hosto diagramak aldi berean datuak gorde eta datuei buruzko informazioa lortzeko erabil daitezke. Zentroari eta sakabanatzeari buruzko ondorioak atera daitezke beraren bitartez. Esan behar da dena den, egokiak direla bakarrik datu kopurua ertaina denean (15-150). Datu kopuru txikien kasuan, diagramak erabilgarritasun txikia izango du; datu kopuru handia denean berriz, diagrama datuz gainezka azalduko da, ulergarritasuna galduz.