Karlos XII.a Suediakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Add image from http://tools.wikimedia.de/~emijrp/imagesforbio/
t r2.7.1) (robota Erantsia: war:Charles XII han Suecia
49. lerroa: 49. lerroa:
[[uk:Карл XII]]
[[uk:Карл XII]]
[[vi:Karl XII của Thụy Điển]]
[[vi:Karl XII của Thụy Điển]]
[[war:Charles XII han Suecia]]
[[zh:卡爾十二世]]
[[zh:卡爾十二世]]

04:12, 7 maiatza 2012ko berrikusketa

Karlos XII.a

Karlos XII.a Suediako errege 1697tik 1718ra bitartean (Stockholm, 1682 - Frederikshald, 1718). Karlos XI.a bere aitaren ondorengo izan zen, hamabost urte zituela. Errusia, Danimarka, Polonia eta Saxoniako lurraldeak, Suedia gero eta indar handiagoa hartzen ari zelako kezkaturik, kontra aliatu zitzaizkion (1699), eta Iparreko Gerra Handia hasi zen. Zenbait gudutan arrakasta handiak lortu zituen: Federiko IV.a Danimarkakoaren kontra (Travendhaleko Bakea, 1700), Errusiako Petri I.a Handiaren kontra (Narvako Gudua, 1700) eta Augusto II.a Poloniako errege eta Saxoniako hauteslearen kontra (Dunako Gudua, 1701). Bakea sendotu ordez, Polonia beretu nahiago izan zuen; Stanislas Leszcynski jarri zuen han errege. Augusto II.a Saxoniatik bertatik ere kanpora egotzi nahi izan zuen (Altranstädteko Bakea, 1706). Petri Handia Errusiakoari eraso zion, eta Ukrainan barrena sartu zen. Poltavako Guduan (1709), ordea, hark menderatu zuen, eta Turkiara ihes egin behar izan zuen Karlos XII.ak (1709-1714). Handik aurrera hondamenak pilatu ziren: Stanislas Poloniako erregetzatik kendu zuten, eta Danimarkak Suedia hegoaldea inbaditu zuen. Suediara itzuli zenean (Turkiatik ihes egin eta hamalau gau eta egunez Habsburgotarren lurraldeak eta Germaniakoak ezkutuan igaroz), gauzak zuzendu eta Danimarkari Norvegia kentzen ahalegindu zen. Fredrikshalden Setioan hil zen. Alderdi militarrez gainera, zientzia eta teknikako gai askotan aditua zen, eta gerrak utzi zion denboran, Suediako artearen eta literaturaren bultzatzaile izan zen.

Erreferentziak