Xenofonte: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-historiagile +historialari & -Historiagile +Historialari)
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
1. lerroa: 1. lerroa:
{{ elhuyarlanean }}
[[Fitxategi:Xenophon.jpg|thumb|alt=|Xenofonte]]
[[Fitxategi:Xenophon.jpg|thumb|alt=|Xenofonte]]



18:23, 14 abuztua 2012ko berrikusketa

Xenofonte

(Grezieraz: Xenophon) Greziar historialaria, idazlea eta buruzagi militarra (Erkhia, Atika, K.a. 430 inguruan - Korinto, K.a. 355 inguruan). Aristokrata zen; sofisten artean hezi zen, eta Isokrates eta Sokrates izan zituen irakasle. Atenasko demokrazia ez zuen gogoko, eta Ziro Gaztea Persiakoaren gudarosteko mertzenario grekoen artekoa izan zen Artaxerxes II.aren aurkako gerran. Kunaxako Guduaren ondoren, bera izan zen greziar gudarostearen itzulera (K.a. 400) gidatu zuen buruzagia. Gertakari horien berri eman zuen bere lan garrantzitsuenean: Anabasis Kyrou (Ziroren espedizioa). Harrezkero, Agesilao erregearekin, Espartako mertzenarioen buruzagi nagusia zela, persiarren aurka gudukatu zen Asia Txikian. Atenastarrek eskubiderik eta ondasunik gabe utzirik, haien aurka borrokatu zen (Koroneako Gudua, K.a. 394). K.a. 368. urte inguruan haren kontrako karguak baliogabetu zituzten Atenasen, eta 366an itzuli zen. Historialari gisa, Tuzididesen historia jarraitu zuen, K.a. 411-362 aldia hartzen zuen Helléniko (Heleniarrak) lanarekin. Xenofonteren obra historikoak, garai hartako pertsonaia batzuei buruzko xehetasun interesgarriak ematen ditu. Bestalde, Xenofontek Sokratesen filosofiaren eta bizitzaren berri eman nahi izan zuen: Apologia Sokratus (Sokratesen apologia), To Symposion (Sinposioa) eta Apomnèmoneumata Socratus (Sokratesen oroitzapenak). Gainera, beste zenbait liburu idatzi zituen, besteak beste: Ziroren bizitza kontatzen duen Kyropedia (Ziroren heziketa); Hieron; eta Lakedaimonion politeia (Lazedemoniarren errepublika) eta abar. Xenofonteren estiloa garbia eta atsegina zen, eta izen ona izan zuen bere garaian.

Erreferentziak