Esne hortzeria: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: ==Esne hortzeria== '''Esnezko hortzeria''' edo hortz galkorrak, haurtzaroan atera eta 8-10 urte bitartean ahoan aurki daitezkeen hortzak dira. Denera 20 hortz izaten dira, iraunk...
(Ez dago alderik)

21:06, 31 abuztua 2012ko berrikusketa

Esne hortzeria

Esnezko hortzeria edo hortz galkorrak, haurtzaroan atera eta 8-10 urte bitartean ahoan aurki daitezkeen hortzak dira. Denera 20 hortz izaten dira, iraunkorrekin alderatuta 12 gutxiago. Erortzeko garaia iristen zaienean, beraien lekua hortz iraunkorrek hartzen dute.

Jaiotzerakoen ahoan hortzak ez dira ageri, baina beranduago aterako diren hortzak jada hezurraren barnean egoten dira, garapenean. Kaltzifikazio prozesu hori haurra umetoki barnean dagoenean hasten da, 14.astean hain zuzen ere. 18.astean hasten da bigarren eta azken haginaren sortze prozesua.

Irtetzen diren lehen hortz galkorrak beheko erdiko ebakortzak izaten dira, haurrak sei hilabete dituenean gutxi gora behera. Ondoren erdiko goiko ebakortzak irteten dira, 8-12 hilabeteko adin bitartean. Jarraian alboko goiko eta beheko ebakortzen garaia iristen da. Ordurarte haginik ez da ageri ahoan, lehenengoa goiko lehenengo hagina izaten da 16 hilabeterekin, eta behekoa ondoren 14-18 hilebete bitartean hau ere. 19 eta 20 hilabeterekin hurrenez hurren goiko eta beheko betortzak jaiotzen dira eta azkenik bigarren haginak, behekoa lehenengo irtetzen delarik. Prozesu guztiak bi urte eta erdi irauten du, eta haurrak 6 urte bete arte izango ditu ahoan, orduan hasten bait dira lehen hortz iraunkorrak jaiotzen. Hortz galkor hauek hiru urte eta erdi gutxi gora behera izaten ditugu ahoan, haur batetik bestera barioazioak egon daitezkeela kontuta harturik.

Aldatze prozesua


6 urte eta 12 urte bitartean hortz iraunkorrak irteten joango dira, garai horretan zenbait hortz galkor eta beste hainbat iraunkor aurki genitzazkeelarik ahoan, adinaren arabera.Prozesu honi aldatze prozesua deritzo.

Hortz iraunkorrak irtetzen doazen heinean, esnezko hortzak erortzen joango dira, beraien erroak birxurgatu egingo direlako. Erortze prozesua haur bakoitzean ezberdina izan daiteke, iraunkorren garapen prozesuarekin loturik baitago, eta prozesu hori indibiduala da.

Jaiotzen den lehenengo hortz iraunkorra berriz ia kasu gehienetan lehenengo hagina izaten da, bai goikoa eta baita ere behekoa, 6-7 urterekin. Ondoren bai beheko eta goiko erdiko ebakortzak irtengo dira. Jarraian alboko ebakortzak, beheko betortza eta haginaurrekoen txanda izango da. Jaioko den azkeneko hagina hirugarren hagina izanten da, 17-21urte bitartean jaiotzen da normalean, nahiz eta bada inoiz hirugarren haginik irten ez zaion jendea.