Laguntza:Taulak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barrie (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Kabri (eztabaida | ekarpenak)
t Wikipedia:Taulak izenburua Laguntza:Taulak(r)engatik aldatu da
(Ez dago alderik)

20:49, 16 urtarrila 2007ko berrikusketa


Wikipedian sakontzeko
Sakontzeko orriak...

Taulak
Irudiak
Txantiloiak
Erreferentziak
Formulak
Koloreak
Hizkuntzarteko loturak
Denbora lerroak
Koordenatuak

Ikus, gainera...

Tutoriala
Proba orria

Orri honek wiki-taulak nola sortu ditzakezun azaltzen dizu. Taula luzeetarako eta formatu konplexudunetarako lagungarri izango da programa bihurtzaile bat.

Barra-bertikalarekin taulak nola sortu

Nahiz eta HTML taula sintaxiak ere balio, wiki-kode berezi hau modu laburrago bat bezala erabili daiteke. HTML taula kodearekin lan egiten ohituta bazaude errazago izango da barra-bertikal kodea ulertzeko. Honela hasten da:

  • Taula ososa giltza eta barra-bertikal batek mugatuta dago. Erabili {| taulari hasiera emateko, eta |} bukaeran. Bakoitza aparteko lerro batean joan behar da:
{|
  taularen kodea hemen doa
|}
  • Taulari izenburua jartzea aukeran duzu. Txertatu lerro bat barra-bertikal batekin eta gehiketaren ikurrarekin (|+) eta ondoren izenburua:
{|
|+ izenburua
  taularen kodea hemen doa
|}
  • Lerro berri bat gehitzeko taulan, barra-bertikala eta gidoia jarri aparteko lerro batean (|-). Taulako lerro horretako gelaxken kodea hurrengo lerroan joango da:
{|
|+ Taularen izenburua
|-
  gelaxkaren kodea hemen doa
|-
  hurrengo lerroko gelaxkaren kodea hemen doa
|}
  • Taulako gelaxka bakoitzaren kodea barra-bertikal batekin hasi:
{|
|+ Taularen izenburua
|-
| gelaxkaren kodea hemen doa
|-
| hurrengo lerroko gelaxkaren kodea hemen doa
| aurrekoaren lerro berdinean joango den gelaxkaren kodea hemen doa
|}
  • Lerro bereko gelaxkak lerro eta barra-bertikal berrien bitartez banandu daitezke edo barra-bertikal bikoitza (||) erabiliz. Bietan emaitza berdina da:
{|
|+ Taularen izenburua
|-
|1 gelaxka || 2 gelaxka || 3 gelaxka
|-
|A gelaxka
|B gelaxka
|C gelaxka
|}
  • Zutabe bakoitzeko goi-buruak biltzen dituen lerroa honela desberdindu dezakegu: ! erabiliz | ordez eta !! erabiliz || ordez. Goi-buru gelaxkek, gainontzeko gelaxkekiko desberdinak izaten dira itxura aldetik, arakatzailearen arabera. Sarritan, testuak letra lodiz eta erdian kokaturik azaltzen dira:
{|
|+ Taularen izenburua
! Zutabeko goi-burua 1 !! Zutabeko goi-burua 2 !! Zutabeko goi-burua 3
|-
| 1 gelaxka || 2 gelaxka || 3 gelaxka
|-
| A gelaxka
| B gelaxka
| C gelaxka
|}
  • Lerro bateko lehen gelaxka lerroko goi-burua bezala nabarmentzen da ! erabiltzen badugu | ordez eta ondorengo gelaxken datuak lerro berri batean hasiz:
{|
|+ Taularen izenburua
! Zutabeko goi-burua 1 !! Zutabeko goi-burua 2 !! Zutabeko goi-burua 3
|-
! Lerroko goi-burua 1 
| 2 gelaxka || 3 gelaxka
|-
! Lerroko goi-burua A 
| B gelaxka
| C gelaxka
|}
  • Aukerako parametroek gelaxka, lerro edo taula ososan eragin dezakete. Adibidez, ertz jakin bat jarri ahal diogu:
{| border="1"
|+ Taularen izenburua
! Zutabeko goi-burua 1 !! Zutabeko goi-burua 2 !! Zutabeko goi-burua 3
|-
! Lerroko goi-burua 1
| 2 gelaxka || 3 gelaxka
|-
! Lerroko goi-burua A
| B gelaxka
| C gelaxka
|}

Eta taularen emaitza honako hau izango litzateke:

Taularen izenburua
Zutabeko goi-burua 1 Zutabeko goi-burua 2 Zutabeko goi-burua 3
Lerroko goi-burua 1 2 gelaxka 3 gelaxka
Lerroko goi-burua A B gelaxka C gelaxka

Aukerako parametroak