Edukira joan

«Tornu (tresna)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
Forma geometrikodun piezak biraketen bidez mekanizatzea, hariztatzea, moztea, zulatzea, zilindratzea, arbastatzea eta artekatzea ahalbidetzen duen erreminta- eta makina-multzoari deritzo '''tornua'''. [[Makina-erreminta]] hauen funtzionamendua honetan datza: mekanizatu beharreko pieza birarazten da (platerean lotuta edo zentratze-puntuak erabiliz lotuta), eta bitartean mozketa-erreminta bat edo batzuk piezaren gainazalera hurbiltzen dira abiadura eta mugimendu kontrolatuaz. Honekin txirbila harrotzea lortzen da, mekanizazio-baldintza teknologiko egokiekin.
 
Mozte-erreminta, torneatzen den ardatzarekiko paralelo (X ardatza) edo elkarzut (Y ardatza) diren gida edo errailetan zehar irristatzen da. Batzuetan hirugarren orga bat ere ager daiteke, Charriot deritzona. Charriot orga hau beharrezko graduak inklinatuz, konoak egitea lortzen da. Charriot-aren gainean erreminta-etxea itsatsita doa. Orga mekanizatu nahi den piezari paralelo den ardatzean zehar mugitzen denean, piezaren zilindraketa lortzen da. </ref>Piezari elkarzut den ardatzean mugitzen denean, berriz, aurpegiketa gertatzen da.<ref>«[http://gamemecanicaindustrial.blogspot.com.es/2010/02/historia-del-torno.html]»,1. Tornu mota desberdinen inguruko informazio gehiago: http://gamemecanicaindustrial.blogspot.com.es/2010/02/historia-del-torno.html (Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 25ean)</ref>
 
Profilaketa konikoak eta esferikoak lortzeko tornu kopiatzaileak, automatikoak eta zenbakizko kontrolezkoak egokiak dira, bi orgak aldi berean lan egitea ahalbidetzen baitute.
 
== Torneaketaren lan-mugimenduak ==
Torneaketaren lan-mugimenduak, torneatu behar den pieza eta ebaketa-erremintaren arteko mugimendu erlatiboak dira. Erreminta X eta Y ardatzetan mugitzen denean, aitzinapen-mugimendua eta iraganaldi-mugimendua sortzen ditu hurrenez hurren.</ref>Bestalde, erremintaren eta piezaren arteko biraketa-mugimendu erlatiboa da ebaketa-mugimendua, erreminta eta piezaren gainazalaren artekoa.<ref>«[http://www.epetrg.edu.ar/apuntes/principiosdetorneado.pdf]»,2. Ebaketa-mugimenduen inguruko informazio gehiago: http://www.epetrg.edu.ar/apuntes/principiosdetorneado.pdf (Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 25ean)</ref>
 
 
 
== Tornu-eragiketak ==
Ebaketa-erremintaren posizioaren eta mugimenduaren arabera, hainbat eragiketa ezberdin burutu daitezke tornuan. Eragiketa ohikoenak zilindraketa, aurpegiketa, artekaketa eta mandrinaketa dira. </ref>Zenbakizko kontroleko tornuetan profilaketa konplexuak ere egin daitezke.<ref>«[http://pcpiluisvives.webcindario.com/Actividad%2052%20torno%20paralelo.htm ]»,Tornuaren ebaketa-eragiketen eta atalen inguruko informazioa: http://pcpiluisvives.webcindario.com/Actividad%2052%20torno%20paralelo.htm (Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 25ean)</ref>
 
==== Zilindraketa ====