Txikipedia:Galdakao: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josi (eztabaida | ekarpenak)
orrialdea sortu
 
t 1 berrikuspen: Importing Txikipedia content
(Ez dago alderik)

00:50, 6 apirila 2018ko berrikusketa

Galdakao Bizkaiko udalerri bat da. Bilboaldean dago; bere mugak ditu Txorierri, Durangaldea eta Arratia eskualdeak. Bilboko gune metropolitarreko ekialdean dago, eta Bizkaiko herrieen artean zortzigarren populatuena da (2016. urtean 29.269 biztanle zituen).

Usansolo auzoa nabarmena da: herri izaera du, eta herrigunetik kanpo dago. Aipatzekoa da Galdakaoko Ospitalea eskualde osoari zerbitzua ematen diolako.