Zeluloide: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orrialde berria: Zeluloidea nitrato material plastikoaren zelulosaren izen komertziala da, nitrozelulosa eta kanforra erabiiz lortu zena. 1863an edo 1868an asmatu zuen (oraindik akordio bat ez dago...
 
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Zeluloidea izenburua Zeluloide(r)en truke aldatu da
(Ez dago alderik)

15:26, 18 azaroa 2008ko berrikusketa

Zeluloidea nitrato material plastikoaren zelulosaren izen komertziala da, nitrozelulosa eta kanforra erabiiz lortu zena.

1863an edo 1868an asmatu zuen (oraindik akordio bat ez dago horri buruz) John Wesley Hyatt-ek (New York, Estatu Batuak, 1837ko azaroaren 28an Short Hills, Nueva Jersey, Estatu Batuak, 1920ko martxoaren 10ean Starkey, -).

Zeluloidea material hauskaitz garden eta malgu bat da, hezetasunari erresistentea, baina oso sukoia da, eta hau da haren erabilera mugatzen duen ezaugarria.

1887an, Hannibal Winston Goodwin-ek (Taughannock, Nueva York, Estatu Batuak,1822ko apirilaren 21etik -1900eko abenduaren 31rarte), material hau erabili zuen argazki-filmen euskarri legez, argazkigintzaren mundua irauliz eta zinearen jaiotzari bidea zabalduz.

Zeluloidea euskarri zinematografiko legez erabili zen 1940. urtera arte: Urte horretatik aurrera zelulosa triazetato-a erabiltzen hasi zen, horrela zinemetako eta pelikula biltegietako sute arrisku handiak konponduz.


Orain zelulosa triazetato-a poliésterra ordezkatzen ari da, material hau ekonomikoagoa delako, baina irudiaren kalitatea txikitzen du eta proiekzioarena ere.


Zeluloidearen beste erabilera batzuk hauek dira: jostailuak, osasun-artikuluak, etxeetarako objektuak eta artean marfila, maskorrak eta korala ordezkatzeko.