Alborapen (estatistika): berrikuspenen arteko aldeak
zabaldu |
zuzenketa txikia |
||
35. lerroa: | 35. lerroa: | ||
* Negatiboa bada, alborapena ezker alderakoa edo negatiboa da. |
* Negatiboa bada, alborapena ezker alderakoa edo negatiboa da. |
||
Abantaila gisa, koefiziente hau [[jasankor]]ra dela aipatu behar da. Eragozpen moduan ordea, [[lagin]]eko datu guztiak barnehartzen ez dituela esan behar da. |
|||
[[Kategoria:Estatistika]] |
[[Kategoria:Estatistika]] |
18:09, 12 otsaila 2009ko berrikusketa
Estatistikan eta probabilitate teorian, alborapen neurriek datu multzo baten edo probabilitate banakuntza baten itxuraren ezaugarri bat aztertu eta neurtzen dute: datuak edo emaitza posibleak bere probabilitateekin alde batera edo besterako joera duten. Alborapena itxura osatzen duten bi ezaugarri estatistikoetako bat da: bestea kurtosia da.
Zehatzago, ezkerrerako alborapena edo alborapen negatiboa dagoela esango dugu, datu gehiago daudenean batezbesteko aritmetiko sinpletik gora behera baino edota, bestela esanda, mediana batezbesteko aritmetiko sinplea baino handiagoa denean. Aitzitik, eskuinerako alborapena edo alborapen positiboa dagoela esango dugu, datu gehiago daudenean batezbesteko aritmetiko sinpletik behera gora baino edota, bestela esanda, mediana batezbesteko aritmetiko sinplea baino txikiagoa denean. Banakuntza erabat simetrikoa edo alboragabea izango da, mediana eta batezbesteko aritmetiko sinplea bat datozenean.
Horrenbeste zehaztu gabe ere, alborapen kontzeptua oso intuitiboa da. Histograma, maiztasun poligonoa, maiztasun edo probabilitate kurba edo antzeko diagrama batean, datuak ezkerreko muturrerantz lerratzen direla ikusten bada, ezkerrerako alborapena izango da. Halaber, eskuineko muturrerantz lerratzen direla ikusten bada, eskuinerako alborapena izango da. Diagrama erabat simetrikoa bada, banakuntza alboragabea izango da.
Alborapen neurriak
Fisher-en alborapen koefizientea
Datu multzoetarako, lagin baterako alegia, honela kalkulatzen da:
non batezbestekoari buruzko 3. eta 2. mailako lagin momentuak diren.
Honela interpretatu behar da:
- Positiboa bada, alborapena eskuin alderakoa edo positiboa da.
- Negatiboa bada, alborapena ezker alderakoa edo negatiboa da.
Eragozpen gisa, koefiziente hau jasankorra ez dela aipatu behar da. Abanataila moduan, lagineko datu guztiak barnehartzen dituela esan behar da.
Bowley-en alborapen koefizientea
Honela interpretatu behar da:
- Positiboa bada, alborapena eskuin alderakoa edo positiboa da.
- Negatiboa bada, alborapena ezker alderakoa edo negatiboa da.
Abantaila gisa, koefiziente hau jasankorra dela aipatu behar da. Eragozpen moduan ordea, lagineko datu guztiak barnehartzen ez dituela esan behar da.