Eztabaida:Lehen Euskal Pizkundea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Euskal Lehen Pizkundea» orritik birbideratua)

Lau “pizkunde”[aldatu iturburu kodea]

Artikulu honek erabateko aldaketa behar du.

Xabier Zabaltza historialariaren arabera (“Pizkunde: los “renacimientos" de la lengua vasca, Scripta. Revista Internacional de Literatura i Cultura Medieval i Moderna, 11, 2018, 86-107. or., https://ojs.uv.es/index.php/scripta/article/view/12586/0), lau euskal “pizkunde” izan dira, 1851tik hasita:

1) “Pizkunde” euskaltzale edo kulturalista (“apolitikoa”), 1851tik aurrera, gehienbat euskaraz eta Ipar Euskal Herrian, Koplarien Guduen (Lore Jokoen) inguruan antolaturik. Funtsezko eragilea: Anton Abadia-Ürrüstoi.

2) “Pizkunde” foruzalea (“politikoa”), 1876tik aurrera, gehienbat gaztelaniaz eta Hego Euskal Herrian, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko foruen ezeztatzearen ondorioz antolaturik. Funtsezko eragileak: Iruñeko Euskarazko Elkargoa eta Bilboko Euskalerria elkartea.

3) “Pizkunde” abertzalea, aurrekoaren jarraipena, 1896tik aurrera, gehienbat gaztelaniaz eta Hego Euskal Herrian. Funtsezko eragilea: Sabino Arana Goiri.

4) “Pizkunde” sintetikoa, tradizio euskaltzalea, foruzalea eta abertzalea biltzen saiatu zena, 1968tik aurrera, urte horretan euskara batua sortu baitzen.