Flabedo
Flabedoa, elikadura gaietan, zitrikoen azaleko zati bat da. Zitriko batek bi parte ditu jatunarentzat: mamia eta azala; eta honek, berriz, bi geruza: barruko zuria (albedoa) eta kanpokoa (flabedoa; hori, berde edo gorrixka dena). Flabedoan biltzen dira aroma-olioen guruinak, olio esentzialak dituztenak.[1][2][3]
Fruta jaten dugunean albedoa baztertu egiten dugu, mikatz edo mingotsa delako. Bestetik, pektina gehien daukan partea denez, konfitura eta marmeladak loditzeko beharrezkoa izaten da.[1]
Sukaldaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albedoko konposatuak mingotsak izatearren, postreak egiteko laranja-atalei geruza zuri hori kentzen zaie; hala ere, osagaiak uretan erraz disolbatzen direnez, zitrikoen azalak konfitatu aurretik, behin eta berriz uretatik pasatzea komeni da, mikaztasuna desagertu arte.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela, 27 or. ISBN 978 84 9172 259 5..
- ↑ (Gaztelaniaz) Qué es el albedo. (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) juanmi. Partes de la naranja (1) – Flavedo y Albedo | La Naranja de Valencia. (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).