Edukira joan

John Wallis

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Wallis
Opera mathematica, 1699

Ingeles matematikaria zen (Ashford, 1616 - Oxford, 1703). Cambridgen egin zituen ikasketak. 1640an apaiz egin zen, eta 1649an Oxfordeko geometria-irakasle izendatu zuten. Zirkuluaren koadraturari buruzko azterketak egin zituen. Berak asmatua da infinitua irudikatzeko sinboloa (∞). Arithmetica infinitorum, Wallisen lanik garrantzitsuena, 1656an argitaratu zen. Tratatu horretan Descartesen eta Cavalieriren analisi-metodoak sistematizatu eta hedatu egin zituen.

Wallisek ekarpen esanguratsuak egin zizkion trigonometriari, kalkuluari, geometriari, eta serie infinituen analisiari. Opera Mathematica I (1695) lanean, frakzio jarraitua terminoa sartu zuen.

Beste lan batzuk ere idatzi zituen: His Institutio logicae, 1687an argitaratua, oso ospetsua izan zen. The Grammatica linguae Anglicanae ingelesaren gramatikari buruzko lana zen. Teologia-gaiez ere argitaratu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Wallis Aldatu lotura Wikidatan